Binakako pintura erakusketa hasi da Lobiano Kulturgunean
Lobianon urteko lehen pintura erakusketa ireki du gaurkoan. Binakako erakusketa da, Udane Juaristi azkoitiarrak eta Laia Bedós kataluniarrak konpartitzen dutena. Erakusketa urtarrilaren 20a bitartean mantenduko da zabalik. Juaristik eta Bedosek beraien sortze-lanak batu dituzte Lobianora ikusgai jartzeko. Lanen artean margoak eta teknika mistokoak daude. Erakusketa udal kultura sailak antolatu du. Bere ordutegia ondorengoa da: lanegunetan arratsaldeko 6etatik 8etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan eguerdiko 12etatik ordu 2etara bitartean, baita ere. Sarrera doan da.
Udane Juaristi Ibañezek Azkoitiko Xabier Munibe ikastolan ikasi zuen eta ondoren, berriz, Azpeitiko Ikasberri ikastolan. Bertan, batxiler zientifikoa egin ostean, Goi Mailako ikasketak egitea egokitu eta Arte Ederrak karreran eman zuen izena, Leioako unibertsitatean. Gainera, Erasmus bekari esker hilabeteak eman zituen Parisen. Erakusketa ugari egin ditu bere artelanekin; enkargu nahikotxo jasotzen ditu eta gainera, pintura irakaslea ere bada. Collagea, pintura eta argazkigintza uztartzen ditu gaur egun, lan bitxi zein interesgarriak sortuz.
laia Bedós Bonaterra Arte Ederretan lizentziatua eta Doktore da baita ere, Bartzelonako Unibertsitatean. Aitonek pintatu egiten zuten eta gurasoek arkitektoak izanik bide eman zioten, sormena, ikusmen sentiberatasuna eta espazioaren kontzepzioan jarduteko. 16 urterekin Arte Plastikoen 1ngo saria jaso zuen, Generalitatearengandik. Erakusketak egin ditu Bartzelonan, Gironan, Parisen, Bilbon, Kordoban edo Proventzan, besteak beste. Bizitzaren egoerak ikertzen ditu, norbanakoaren (intimotasunaren) eta kolektiboaren arteko harremanen arteko lotura aztertuz.
Lotutako albisteak

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan

Idazle ermuarrak 'Doña Olimpia y el canario' eta 'Supervaca y Supertopo' liburuak aurkeztu eta sinatuko ditu bihar Lobianon, 18:00etan