Ez itxaron beranduegi izan arte, bakarrik EZ zaude eta

08.01.13
Gizartea

Porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei arreta emateko plan integrala

Porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei arreta emateko plan integrala abian jarri eta zabaldu dute udal Gizarte Ongizate zerbitzuek. Planak krisialdi luzearen eraginez eta, batez ere, langabezian geratzearen ondorioz ia ia porrot ekonomikoa izaterainoko arriskua duten familiei laguntzea du helburu. Plana Elkartasun udal Kontseilura bildutako herriko udal erakunde, GKE, elkarte eta taldeekin elkarlan estuan jardunez landu da plana. Plan estrategiko eta integral hori baliabide zehatzak eskaintzen ditu oinarrizko behar ezberdinei erantzun ahal izateko, kinka larrian dagoen herritar bakoitzari eta bere kasuari egokitutako neurri eta jarduerak abian jarriz.

Gizarte-ongizate alorrak liburuxka elebidun batzuk argitaratu eta herriko etxebizitzetara banatzen ari da, plana eta bere proposamenak ezagutzera eman xedez. Planaren dokumentazioari loturak egin eta jarraian, hori uzten dizuegu PDf formatuan:

Planak lau helburu nagusi ditu:

  • Berehala erantzuteko eta hurbileko zerbitzu-sare bat jardunean jartzea.
  • Familiei laguntza prebentiboa eta goiztiarra ematea.
  • Premiazko kasuetarako presako bigarren sare bat sortzea.
  • Ekimen publikoa eta pribatua harmonizatzea eta koordinatzea .

Planean proposatzen diren zerbitzu eta laguntzak bost ataletan bilduta daude:

  • Pertsonaren edo familiaren egoeraren banakako azterketa orokorra.
  • Pertsona profesional laguntza honako aspektuak kudeatzeko.
  • Oinarrizko beharrizanei eta premiaz konpondu beharrekoei arreta ematea.
  • Pertsona/familiaren egoeraren ondoriozko osasun-arazo fisiko zein psikologikoei erantzuteko laguntza.
  • Ohiko etxebizitza galtzeko prozesuan dauden pertsona eta familien etxebizitza-premiari berehalako erantzuna ematea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.