Euskaltegiek izen emate epea birzabaldu dute, taldeak osatzeko asmoz

10.01.13
Euskara

Herriko euskaltegiek ikasturteko bigarren matrikula aldia zabaldu berri dute, ikasturteko taldeetan dituzten hutsuneak bete eta taldeak borobiltzeko asmoz. Matrikulazio epe berria urtarrilaren amaiera bitartean zabalik izango dute. Argibideak eta izen emateak zentro bietako idazkaritzan bertan egin daitezke. Ikastegi biek horren berri eman dute herriko etxebizitzetara banatu dituzten oharren bidez.

Udal Euskaltegiak lekua du 1etik 3ra Hizkuntza Eskakizuna prestatzen ari diren hiru taldeetan. Talde horiek eskolak dituzte dagokien ordutegian, eta ondokoak izan daitezke astelehenetik ostegunera bitartean: 9:30etatik 12:00etara; 14:30etatik 17:00etara eta, azkenik, 18:30etatik 21:00etara, hurrenez hurren. Argibideak eta izen emateak, euskaltegian bertan Teresa Murga eraikineko egoitzan. (Goienkale z/g, udal liburutegiaren ondoan). Azpian, eta lasterbidez zentroak kaleratutako orria uzten dizuegu.

Herriko Kaltxango AEK-kere informazio oharra kaleratu eta zabaldu du herrian barrena. Horretan adierazten duenez matrikulazioa zabalik izango du, izenak urtarrile honetan hartuko dituelarik. Oharrean jasotakoaren arabera, plazak ditu euskalduntze nahiz Hizkuntza Eskakizuna prestatzeko 1eta 2. taldeetan. Ikastegiak ordutegi zabala eskaintzen du, goizeko, eguerdiko arratsaldeko eta iluntzeko talde-eskolak izanik. Argibideak eskatu eta izen-emateko Bizkaia Etorbidearen 13 etxabeko egoitzan, kaltxango@aek.org. posta elektronikoan 943 171940 telefonoan egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko