Zama-lanak: zonalde berezitu propioak izatearen arrazoiak (2. zatia)

11.01.13
Hiritarren Segurtasuna

Zama-lanetarako zonaldea ez da aparkaleku pribatua

Zama-lanetarako zonalde bakoitza hori kokatuta dagoen kaleko eta inguruko establezimenduek erabili dezaten da. Horrek ez duelarik esan nahi, hurbilen edo aurrez aurre dagoen establezimenduak erabili dezakeenik, ez eta berea eta propioa denik.

Zama-lanetarako zonalde berezitu bakoitza kokatzen den kaleko denda eta establezimenduei gaiak eraman eta banatzen dizkieten hornitzaileentzat dago pentsatuta. Eta horren ondorioz merkantziak garraiatzeko erabiltzen diren kamioi, furgonetak edo bi jarleku dituzten ibilgailu mistoek erabili dezakete bakar-bakarrik. Ibilgailuek ez direnean zama-lanak egiteko erabiltzen ari edota hogeita hamar minutuz baino denbora gehiagoan zonaldea erabiltzeak arau-urratzea. Hortaz, merkatari eta ostalariek horretaz jabetu behar dute eta beren lan eta denborak ezarritakoari egokitu, zigorrik jaso ez dezaten.

Zergatik 30 minutu besterik ez?

Zirkulazio Araudiak xedatutakoari jarraiki zama-lanak egiteko gehienezko denbora 30 minutu dira, eta Udalek denbora hori 20 edo 10 minutura mugatzeko eskumena dutelarik, nahikoa dela uste izanez gero.

Ermuan legeak aurreikusi eta ezartzen duen gehienezko denbora erreferentzia hori gure egin eta horretan mantentzea erabaki dugu, kasurik gehienetan nahiko izaten baita. Ermuan dugun errealitateari ezin diogu muzin egin, gure herrian ez baitugu behar guztiak asetzeko beste lekurik. Denbora 30 minutu edo ordu erdira mugatzeak errotazioz edo txandaka erabili daitezela ahalbideratzen baitu, baliabide urri baten arrazoizko erabilera lortuaz.

Zama-lanak egiteko ezarrita dagoen ordutegitik kanpo, aparka dezakete partikularrek?

Zirkulazio Araudian ezarritakoaren arabera zorrotz jokatuta ez; ez baita posible. Arauz ezarritako ordutegiaren barne baimenik ez duen autoa aparkatzeak arau hauste larritzat jotzen da eta, mugatutako ordutegitik kanpoko kasuetan, arau haustea arintzat hartuz zigortuz.

Nolanahi ere, Udalak eta Udaltzainek herrian aparkatzeko arazoak ditugula jakin badakigunez eta hori aintzat hartuz, agenteek ez dute salatzen zama-lanetarako ordutegitik kanpo aparkatzen duten autoek. Eta are gehiago, dugun leku eskasa aprobetxatzea proposatzen dugu, aipatu dugun salbuespena zirkulazio ordenantzan barneratuko dugularik, neurri eraginkorra izateaz bat, legearekin bat etor dadin eta ezarritako ordutegitik kanpo barne autoek aparkatzerik izan dezaten inolako beldurrik gabe. Hori horrela egiteko aukera dugu, 18/2009 Legeak, azaroaren 23koak, Bide Segurtasunari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Trafikoari buruzkoak, udalen esku uzten digulako arau hauste larriak zeintzuk diren eta horientzako diru-kopurua zehazteko eskumena.

Hirugarren artikuluan aztertuko dugunaren aurrerapena

Datorren asteko hirugarren artikuluan Zubiaurre kalea bere jatorrizko funtziora bueltatuko dugula iragarriko dugu. Hau da, oinezkoek gozatzeko eta elkarbizitzarako gune izatera, herritarrok segurtasunez erosketak egin edo paseatu dezagun, automobilengatik harrapatuak izateko arriskurik gabe egun osoan zehar -24 ordutan-, orain ez bezala, eguerdiko 12ak bitartean kotxeak sar baitaitezke. Dena den, ekitaldiak ospatzeko edota etxebizitza-aldaketak egiteko –altzariak, eta abar- kalea behin-behineko izaera erabiltzeko behar diren baimenak emango ditugularik.

Eta hirigunean bertan, Valdespinako Markesaren parke azpian aparkaleku publikoa dugula gogoratuko dugu beste behin, zeina edozein pertsonek erabili dezakegun erabat doan, bi orduz, sartzen garenetik kontatzen hasita. Hori guztia, datorren astean, urriaren 18ko ostiralean.

Zerikusia duten albisteak

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko