Muturreko fenomeno meteorologikoak izango direnaren iragarpena

14.01.13
Hiritarren Segurtasuna

Euskal Meteorologi Agentziak, Euskalmetek, gaur eta biharko egunean muturreko fenomeno meteorologikoak izango direla-eta iragarpena eman du. Horren aurrean, arriskua izan daitekeela eta neurriak hartzeko eskatu eta abisu hori eta laranja ezarri du. Gaurtik bihar arratsaldera bitartean elurra botako, euri jasak izango eta haize bortitza joko duela iragarri du.

Gaurko iragarpenak honela dio, hitzez-hitz: “Astelehenean euria barra-barra. Euria erruz egingo du egun osoan eta puntualki baliteke zaparrada handiak eta txingorra botatzea. Goizeko lehen orduetan elurra egingo du 600-700 m-tik gora, baina elur-mailak gorantz egingo du goizean eta gauean 1000 m ingurura egongo da. Tenperatura maximoak 5 eta 10 ºC artekoak izango dira. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, eta iluntzetik aurrera zakartu egingo da”.

Biharko, euri jasak eta haize bortitza

Asteartean ere euria erruz egiten jarraituko du, eta haizea ere zakartu egingo da. Eguraldi ezatsegina: giro euritsua, hotza, eta ipar-mendebaldeko haize zakarra, batez ere kostaldean eta mendi inguruetan. Haizeak hotz sentsazioa areagotu egingo du. Elur-kota 1000-1200 m inguruan egongo da.

Bota dezakeenaren inguruko abisua, iragarpena eta gomendioek agiriak dituzue jarraian:

Lotutako albisteak

Imagen
27.02.26
Trafiko-kamerak, herrian segurtasuna hobetzeko eta gertaturiko gorabeherak argitzeko tresna

Trafiko-kamerei esker gertaerak argitu ahal izan dira, ikerketan lagungarri eta froga erabakigarriak eman dituzte gertakari zenbait argitzeko
Imagen
19.12.25
Oinezkoen pasabideetan segurtasuna indartzeko argi-balizak jarri dira

Lau puntutan instalatu dira eta oinezkoen segurtasuna indartzeko helburuarekin
Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen