Udaltzaingoa jada behe solairu osoa hartu eta lanean dago, erreforma amaitu ondoren

17.01.13
Hiritarren Segurtasuna

Udaltzaingoa, jada, orain hogeita zortzi urtetik udaletxeko behe solairuan erabiltzen zituen dependentzietara bueltatu da, horien erreforma amaitu eta gero. Atentzio administratiboa sarreran bertan dagoen ezkerreko aretoan egingo dute, astelehenetik ostiralera –jaiegunak salbu- eta goizeko 8etatik arratsaldeko 3etara bitartean. Udaltzaingoko kideek txandaka egun osoan jardunean daude, aipatu bulego ordu horietatik at beraien zerbitzua behar duten herritarrek 943 17 63 00 telefono zenbakira deitu dezakete. Erreformari esker eraikinarekiko irisgarritasuna ahalbidetu da, kalaren parera utzi den plataforma eta ezkerretara arrapala atondu baitira, biak zurezkoak. Aldiz, sarreratik eskumara eginez gero, bi eskaileratxo ditugu. Teknikoek konponbide hori gomendatu digute Monumentu Historikoa den eraikin berezi honen baldintzei erantzuteko.

Instalakuntzak birgaitzeko lanei esker, herritarroi arreta hobea eta konfidentziala eskainiko zaigu

Erreformari esker espazioa berrantolatu dugu, behe solairu osoa hartuta. Lanaren bidez espazioa arrazionalizatu dugu, argiaren, hotz-beroaren eta erosotasunerako baldintzak hobetuz eta, poliziaren egungo zereginetara egokituta, ikus-entzunezko eta informatikako ekipo aurreratuak txertatuz. Bulego berrietan bilera areto balio anitza dugu, zeina Udaltzaingoak barne koordinaziorako bilerak egiteko erabiltzeaz gain, gobernu taldeko kideek eta gainerako alorretakoek ere erabiliko duguna. Gela horretan mugikortasun arazoak dituzten pertsonak atendituko ditugu bai arduradun politikoek nahiz teknikari eta langileek, inork eskailerarik igo beharriz izan ez dezan. Horri esker, hobera eginez Udaletxean herritarroi harrera egiteko ditugun baldintzak.

Obra horien bidez, bulegoetan argitasun gehiago lortu dugu. Horretarako fluoreszente zaharrak kontsumo baxuko beste berri batzuengatik aldatuta. Horiek sabaian jarriko dira, lehengo 4,20 metrotik 2,80 altueran utzita. Horrekin instalazioetan argitasun, berotasun eta erosotasun gehiago izateko. Bestalde zonalde bustia deritzana ere egokitu dugu, bertan gizon nahiz emakumeen komunak eta aldagelak atonduz, udaltzaingoak egun duen agente kopurua kontutan hartuta. Horrez gain, egungo araudiak ezartzen duen baldintza higieniko eta sanitarioei egokituz. Lehenago udaltzain neskek dutxarik gabeko areto txiki bat erabili izan dute aldatzeko, zeina eraikinaren kanpo zegoen.

Azkenik esan behar dugu euria gogoz egiten duen bakoitzean behe solairua ez bustitzeko neurriak ere hartu ditugula. Horrelakoak ekiditeko, ate aurrean drainatze sarea egokituta urik eraikin barnera sar ez dadin. Drainatze sarea sarreratik hurbil dagoen arketara bideratu dugu. Eta neurria areagotzeko egun dagoen zoladuran adreiluzko ildo bi egingo dira, hortik hobi batez baliatuz eraikin barnean dugun arketara bideratzeko. Itxuran, asmatu egin dugu, azken egunetan euri jasak izan arren ez baita ezer sartu eraikin barrura.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko