Zama-lanak: zonalde berezitu propioak izatearen arrazoiak (3. zatia)
Zubiaurre oinezkoentzat? Bai horixe!
Zama-lanetarako zonaldeen berrantolaketaren barne, Zubiaurre kale nagusiarena ere aztertu da. Zubiaurre oinezkoentzat kontsideratutako kalea dugu, baina goizeko 8etatik eguerdiko 12etara bitartean zama-lanak egiteko zabaldu egiten da, gune zehatz batera mugatu ordez kale guztia erabiltzen delarik xede horrekin. Nolanahi ere, kalea zabalik dugunean, zama-lanak egitera datozen kamioi eta furgoneten gidariek ez ezik, gainerako automobil guztiak ere sartzen dira antolamendu handirik gabe.
Zubiaurre kalearen gehiegizko erabilera intentsibo hori hainbat eragozpen sortarazten ditu. Batetik, erosketak egiteko edo paseatzeko bertatik pasatzen direnek segurtasun eza eta motordun autoez harrapatuak izateko arriskua sentitzen dute. Bestetik, kaleak galtzada eta zoru berezia du, ibilgailuek pisuak, maniobrak eta trafikoak alperrik galdu egiten dutelarik.
Iaz Zubiaurre berritzeko lanak egin behar izan ziren zorua zuloz josita zegoelako, nahiz eta oinezko egitea erabaki zenetik denbora tarte laburra izan.
Zubiaurre dauden denda eta tabernetarako gaiak banatzeko asmoz zama-lanetarako kale osoa erabili izanari konponbide bat emateko eta hori ekiteko, zama-lanetarako gune berriak ezarri eta zerbitzu-lana horietara mugatuko da. Zonaldeak ondorengoak dira, lehena Zubiaurre kaleko 2 eta 4. etxebizitza aurrean kokatuko dena eta, bigarrena, Karabixa, zein Zubiaurre kalearen hasieran eta goikoaldean dauden establezimenduei zerbitzatzeko erabili beharko diren.
Erabaki horren bidez Zubiaurre kalea bere jatorrizko funtziora bueltatuko dugu. Hau da, oinezkoek gozatzeko eta elkarbizitzarako gune izatera, herritarrok segurtasunez erosketak egin edo paseatu dezagun, automobilengatik harrapatuak izateko arriskurik gabe egun osoan zehar -24 ordutan-, orain ez bezala, eguerdiko 12ak bitartean kotxeak sar baitaitezke. Dena den, ekitaldiak ospatzeko edota etxebizitza-aldaketak egiteko -altzariak, eta abar- kalea behin-behineko izaera erabiltzeko behar diren baimenak emango ditugu.
Erabaki horrekin, zoruari mesede egingo diogu eta bertatik mota guztietako ibilgailuak ez pasatzean, ez delako hondatuko.
Valdespina parke azpiko aparkaleku publikoa
Gure herrian, Valdespinako markesaren parke azpian aparkaleku publikoa dugu, non txandakako 58 plaza ditugun eta lehenengo bi orduak guztiontzat doan izanik. Hortaz hirigune erdira edozertara –erosketara, edozein izapide edo kudeaketara edo, kafea hartzera, besterik ez bada-etorri nahi dutenek hortxe dute aukera paregabea! Kokagune ezin hobean dago, hiriguneko edozein lekutik 250 metro eskasera, Ermuan denda, taberna, kutxa eta establezimendu gehienak bata bestearen oso hurbil baitauzkagu.
Esan bezala, Valdespinako markesaren parke azpian aparkaleku publikoa dugu, non txandakako 58 plaza ditugun eta lehenengo bi orduak guztiontzat doan izanik. Hori horrela da, hirigunera datozenek aparkatzeko aukera izan dezaten erraztasunak emate aldera, presio gehiagorik jasan gabe eta autoa bigarren lerroan edozein lekutan utzi beharrik izan gabe. Horrez gain, merkataritzari ere oso lagungarri zaiola uste dugu.
Datorren asteko laugarren artikuluaren aurrerapena
Laugarren eta azken artikuluan, zona-lanetarako zonaldeen berrantolaketaz informazioa zabaltzeko orain arte garatu dugun ditugun neurriez gain, izaera osagarriaz zeintzuk gehiago gauzatuko ditugun azalduko dugu, eman litezkeen arau-hausteengatik zigortzen hasi aurretik.
Horren ildotik, zama-lanak egiteko egun-orduen inguruko informazioa hobetu egingo dugu, seinale berri, osatuago eta ulerterrazagoa erabilita.
Erabakia urteko lehen hiruhilekoan aplikatzen hasiko garela aurreikusi dugu, aipatu seinaleak jaso eta ipini ondoren. Horiek ipintzean, lehentasuna emango diogu hiriaren erdialdeko eta lehentasuna duten bideetako zonaldeei, udalerriko muturretan daudenen kaltetan.
Zerikusia duten berriak
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan