Luna Cohen Lobianon kantatuko du

18.01.13
Kultura eta Gazteria

Luna Cohen musikari brasildarra Lobianora datorkigu bihar bere taldekideekin. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.

Luna Cohen Belo Horizonte herrian (Brasilen) jaiotakoa da. Patuak Bartzelonara ekarri zuen Arte Ederretako ikasketak amaitzera. Egun batean kaletik zihoan portugesez ahopean kantatzen bere ama hizkuntza eta hitz jarioa ez galdu eta eta ahazteko ere. Kalean gitarra jotzen zegoen musikariarekin topo egin zuen, musikariak berarekin eta taldearekin egun batzuk ondoren kantatzera gonbidatu zuelarik. Gonbiteari baietz erantzun eta lehen aldiz jendaurrean kantatu zuen Manu Chao oholtza kide izanik, Manu baitzen gonbitea egin zion gitarra jolea. Garai hartan zekien abesti bakarra kantatu zuen: Meu Canarinho, Minha Beija-Flor izenekoa. Esperientzia horren ondoren, arrazoiaren eta familiaren kontra bazen ere, kantatzen jarduteko erabakia hartu zuen. Ez doakio txarto.

‘Estrada do Sol’ da momentuz duen diska bakarraren titulua. Horren barne dagoen lehenengo kantuarena, miresten duen Tom Jobimena. Diskoa oso txukuna da, eta seguruenik, musikan behar duen tokira iristeko bide emango dio. Bere kantuaz gozatzeko aukera izanen dugu bihar Ermuko Lobiano Kulturgunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu