‘AltErmuatiba’ taldea eratu dute, krisiari aurre egin eta eredua aldatzeko xedez

21.01.13
Gizartea

Ermuar talde batek kolektibo berria eratu du, jasaten ari garen finantza krisialdiaren ondorioei aurre egiteko xedez. Taldeak bere buruari ‘AltErmuatiba’ izena jarri dio eta publikoki aste honetan aurkeztuko, jardunaldi batzuen bidez. Murrizketen kontra eta Justizia sozialaren alde jarduteko eta informazioa emateko lehen jardunaldiak izango dira.

Kolektiboak argitaratu duen orrian jasotzen denez taldea “ikasle, langile, jubilatuok, era askotako prestakuntza eta ibilbidea dugun gizon eta emakumeok osatzen dugu AltErmuatiba, erantzunen bila dihardugun eta aldaketa ahalbideratzeko jarduerak bultzatzen”. Taldeak gu guztiokin kontatzen du. AltErmuatibako partaide izanik “ elkarrekin jardungo desjabetzeak gelditzeko, lurrarekin dugun hartu-emanari buruz hausnartuko dugu, bat eginik lan egingo dugu Ermuan eta Ermuarrentzat, auzokideak entzungo ditugu eta beren lehentasunei erantzungo. Zain gaituzu, AltErmuatiba zeu zara”.

Helburu horrekin, taldeak hitzaldiak eta eztabaidak gauzatuko ditu, landuko dituen gaiak jorratzeko. Jardunaldiak Lobiano Kulturgunean gauzatuko dira arratsaldeko zazpietatik airrera. Programa ondorengoa da:

  • Urtarrilak 21, astelehena: Stop Deshaucios mugimenduaren aurkezpena, Bizkaiko Marta Uriarte koordinadorearen eskutik.
  • Urtarrilak 23, eztabaida: “Fracking” edo fraktura hidraulikoa deritzana; gasa ateratzeko modu ez tradizionala eta ingurumenean eragin handia duena.
  • Urtarrilak 25, ostirala, ‘Gasland’ filmaren proiekzioa, Josh Fox zuzendariarena.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu