Zama-lanak: zonalde berezitu propioak izatearen arrazoiak (4. zatia)
Informatzea da lehen eginkizuna, zigortzen hasi aurretik
Trafikoari mesede egiteko eta zama-lanak egiteko lekuak arautzeko hartzen ditugun neurriak pertsona orok –bertako biztanleak nahiz kanpokoak- ezagutu ditzatela ezin dugu ziurtatu, ezinezkoa baita. Nolanahi ere, Udaleko arduradunok nahiz udaltzain agenteak hartutako erabakiak eta egindako aldaketak ezagutarazi eta zabaltzeko interes gehien dugunak gara, egin litezkeen arau-hauesteengatik isunak jartzen eta zigortzen hasi baino lehen.
Helburu horrekin, webgune honetan ematen garen informazioaz gain, informazioa indartzeko asmoa dugu eta horretarako hainbat neurri hartuko ditugu. Batetik, seinale bertikal berriak jarriko ditugu. Seinale horietan aurretik aditzera ematen genuenaz gain, zama-lanetarako guneak kamioi, furgoneta eta bi jarleku dituzten ibilgailu mistoek bakarrik erabili ditzaketela azpimarratuko dugu.
Berrikuntza hori nahikoa ez dela izango jakin badakigu, pertsonok seinaleetan ez dugulako erreparatzen, horiek ikusi ere ez ditugula egiten esateraino. Horregatik, zama-lana gunea jartzen dugun espaloian aparkatu eta gelditzeko debekua adieraziko duten seinale gehigarriak ere ipiniko ditugu. Seinale horiek kartela eta azalpena jartzeko espazioa izango dute.
Seinale berriak jarriko, informazio osagarri eta azalpenak emanez
Seinale horiek gomazko oinarri bat dute eta horregatik denbora zehatz batean jarrita eduki daitezke gerora beste leku ezberdin batera eramateko, seinalea berbera edo ezberdina izan daitekeelarik, beharraren arabera.
Seinale berriak urtarriletik hasita hiru hilabetez jarriko ditugu. Informazioa faseka antolatu dugu eta hirigunearen erdialdetik hasiko gara. Seinaleak puntu zehatz batean jarri ondoren, pilotutzat hartuko eta Udaltzain agenteek zonalde hori modu intentsiboan zainduko, esku-hartzean sortarazten diren zailtasunei aurre egin ahal izateko. Kanpaina errotu eta gero, konponbidea beste zonalde batzuetara zabaldu ahal izango dugu.
Informazio lan handia egiteko konpromisoa hartzen dugu, zama-lanak egiteko guneak erabiltzeko araudi berria lehertu artean zabaldu eta ezagutzera emateaz. Dena den, ez dugu ahantzi behar Udalari dagokiola udalerriko zirkulazioa hobetzeko eta arautzeko neurriak hartzea eta, azkenik, ezarritakoa betetzen ez dutenei zigortzea.
Herritarrok garen aldetik hainbat betebehar ditugu; bide-hezkuntzaren oinarrizko arauak betetzea oinezko garenean eta, indarrean dagoen trafikoko araudia betetzea, gidari garenean. Kasu eta egoera bietan, beti ere, errespetatu behar ditugularik bide publikoetan dabiltzan gainerako pertsonak.
Guztion artean eta bat eginik, hobe
Informazio honen bidez, iradokizun bat egin nahi dugu, gure ustez gomendagarria bailitzateke establezimenduek eta banaketa egiten duten profesionalek lan hori asteko egun bakarrera edo ordu zehatz eta itxietara ez mugatzea, lan hori egin behar duten guztiek batera eta aldi berean elkartu ez daitezen, beraientzat erreserbatutako lekuetan gelditzeko izan ditzaketen aukerak murriztu egingo bailira, guztion kalterako.
Hirigunearen erdi aldeko zonaldean eguerdiko ordu 1etik arratsaldeko 3ak bitartean ere zama-lanak egin ahal izango da hemendik aurrera, lehen ez bezala, ordu horiek ezin baitziren erabili. Ordutegi berri eta zabalago horrek merkantzia eta gaiak banatzeko aukera gehiago emango du, trafikoari lagundu eta hori arinduz.
Zerikusia duten berriak
Lotutako albisteak

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko

Bide arrisku eta ezbeharrei buruzko sentsibilizazio programak datorren astelehenean Ermura etorriko

Euriteek mozketak eragin dituzte kableetan, eta horrek kalteak sortu ditu seinaleetan