Argiak, Kamera, akzioa…Ermuko Yuzz zentroak badu bideoa prest!

29.01.13
Ekonomi Sustapena

Yuzz Ermuan nobedadeak ditugu eta horiek kontatzera gatoz. YUZZ Ermua lehiaketa, gogoratzen duzue? 30 urtetik beherako gazteentzako ideia lehiaketa, zeinak oinarri teknologikoa duen. SPRIk Yuzz hitzarmena sinatu zuen Banesto Fundazioarekin eta horretan oinarriturik hiru zentro Yuzz zabaldu dira Euskadin, horietako bat Izarra Centre da.

Yuzz programan hilero erronka bat daukagu, taldean eta elkarlanean jarduteko dugun ahalmena, sormena eta lanerako gogoa neurtzen zaigularik, beste hainbat gauzen artean. Urtarrilean gure YUZZ zentroa sustatzeko bideoa prestatu behar zuten gure gazteek eta jada bideoa prest dago. Beherago uzten dizuegu.

Bideorik onenak saria jasoko du. Saria X-Box bideo-kontsola da eta hori esleitzeko bideoak izandako bisitaldi eta erreprodukzio kopurua kontutan hartuko denez, Ermuko Yuzz zentroarena ikus dezazuela eskatzen dizuet.

Momentu honetan gure neskato/mutilek jota-ke ari dira negozio-plana garatzen, ideia asko dituzte eta oso desberdinak, horrek aberastasuna ematen dioelarik programari. Orain SECOT (enpresaren alorrean aholkularitza eskaintzeko boluntario seniorrak biltzen dituen entitatea) taldeko adituekin ari dira biltzen esperientzia eta ezagutza uztartzen duen aholkulariekin proiektuak garatzen jarraitzeko.

Bestalde, Yuzzek estatuan dituen 33 zentroen arteko anai kidetzea bultzatu du. Ermuko zentroa Santiago de Compostelakoekin anai kidetu gara. Horri esker, zentroen arteko harremanak sendotuko ditugu, elkar ezagutuaz, proiektuak partekatu eta ezagututa ere bai, eta azken baten elkarlanean jardunik.

Informazioa ematen jarraituko dugu, …hurrengoan gehiago.

Bideoaren irudi bat

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik