Imagen
Asanblada Emakumearen Topagunean etxe-langileekin
29.01.13
Berdintasuna
Emakumearen Topaguneak etxe-langileentzako informazio-asanblada hartuko du datorren astean. Asanblada datorren asteazkenean –otsailaren 6an- egingo da, arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera, Izelaieta kalearen 12ko eraikinean dugun Topagunean bertan. Ekitaldia udal Berdintasunerako Sailak eta Bizkaiko Etxe Langileen Elkarteak antolatu dute batera.
Asanbladaren helburua bertaratuko diren etxe-langileen lan-baldintzak hobeto ezagutzea eta guztioi interesatzen zaizkigun hainbat gauza planteatu eta elkarrekin eztabaidatzea da, bertaratzen diren guztien mesederako eta, oro har, etxe-langile gisa lanean ari diren emakume guztientzat.
Hori horrela, etxeko-langile guztiei bertaratzeko eta parte hartzeko gonbitea luzatzen diegu.
| Argazkia | Data | Ordutegia | Lekua | Gertaera |
|---|---|---|---|---|
|
2013/02/06 | 16:30etan | Emakumeen Topalekua | Bizkaiko Etxeko Langileen Elkartearen asanblada
|
|
2013/02/13 | 17:30 | Emakumeen Topalekua | Arrasate 1936. Emakumea, guerra eta errepresioa
|
Lotutako albisteak
Imagen
23.01.26
Jabekuntza Eskolaren denboraldi berri aurkeztu du Berdintasun alorrak
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Jarduera guztietan izena eman behar da, Emakumearen Topagunean edo bertako 943171030 telefonoan
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko