Oscar sariek otsaileko zine programazioaren ezaugarri nagusi izango

30.01.13
Ermua Antzokia

Otsaileko zine programazioan Oscar sarien jaialdiak nagusitasun aparta izando du, Hollywood akademiaren sarietarako aukera eta izendapen gehien dituzten filmak ikusi ahal izando baititugu Ermuan. Hori horrela, eta besteak beste, zortzi izendapen dituen ‘El lado bueno de las cosas’; 12 dituen eta Spilberg zuzendariaren ‘Lincoln’, 5 izendapen eta Tarantinoren ‘Django desencadenado’, beste 5 estatuatxo lortzeko aukera izango duen ‘La noche más oscura’ eta 2 jasotzeko aukera izango duen, Robert Zemeckisen ‘El Vuelo’ ikusi ahal izango ditugu otsailean Ermua Antzokian. Oscar sariak banatzeko jaialdia otsailaren 24an egingo denez, ordurako ermuarrok izendatutako filma gehienak ikusita izan ditzakegu, nahi izanez gero.

Zine komertzialaren atalean barne Dustin Hoffmanen ‘El Cuarteto’ eta Fernando Colomoren ‘La banda Picasso’ ere ikusteko parada izango dugu gure herriko aretoan.

Zineklubean ere izango dugu zer ikusi. Aipatzekoak dira Carles Pratsen ‘Quiero tener una ferretería en Andalucía’ dokumentala. Lanak The Clash punk banda taldeko liderrarak, Joe Strummerrek, Andaluzian bizitako urteetan murgiltzen da, musikariak bere bizitzako azken urteak lurralde hartako kostaldeko hainbat herrixkatan eman baitzituen. Bestalde, Miguel Gomes portugaldarraren ‘Tabú’ proiektatuko dugu, kritikak izugarri ondo jarri duelarik eta baita, Nameles ganster korearra, takilan bildutako dirutza guztiak hautsi dituena eta nazioarteko kritikak Martin Scorsese mafiari buruz filmatutako onenekin alderatu duena. Eta azkenik Jacek Borcuch polakoaren ‘Aquello que amamos’.

Haurrek ere izango dute zerekin gozatu eta zer ikusi. Espainiako ‘El Corazón de roble’ esaterako edo 3Dimentsioetara pasa den ‘Monstruos S.A.’ klasikoaren bertsioa.

Aste amaieran otsaileko bonoa erosi ahal izango dute zinezaleek Lobianon eta Antzokiko takilan bertan, filma komertzialak euro 1en truke ikusi ahal izateko. Otsailean zineklubeko eta komertzial izaerako 12 filma proiektatuko dugunez bonoak 12 euro balio ditu.

Antzokiaren mikrositeak atal berria du, eta bertan ikusleek beren iritzia eta iruzkinak utz ditzakete

Bestalde, esan behar Ermua Antzokiaren mikrositeari atal berria erantsi diogula, non pertsonok ikuskizun eta filmen inguruko iritzia eta iradokizunak utzi ahal izango ditugun. Kultura Sailak dei egin dio herritarroi komunikazio bide berri hori erabiltzera, parte hartzea sustatzeko eta interakzioan aurrera eragiteko aukera emango duelako. Ikuskizun bakoitzaren fitxaren amaieran lasterbide bat jarri dugu, non iruzkindu ekitaldia jartzen duen. Horretan eraginez gero eta lasterbidezatal berri horretara sartuko gara, non gure iritzi eta iruzkinak utzi ahal izango ditugun. Lehenengo iritzi edo iruzkinak idatzi ahal izateko aldez aurretik erregistratu beharko dugu, horrelako gauzak eskaintzen dituzten gainerako orri eta webguneetan egiten dugun legez. Erregistratzea oso erraza, eta pauso gutxi batzutan egingo dugu.

Asteko programazioari hasiera emango dio zineklubak. Aste honetan. ‘El Capital’ titulukoa proiektatuko dugu, Constatin Costa-Gavras zuzendariarena. Autoreaz gutxi gehiago dugu esaterik, zinean urte asko baitaramatzanez oso ezaguna baita. Z, Estado de sitio, Missing edo Amén titulu ezagun eta, jada, klasiko bihurtu direnak errodatu ditu. Ia laurogei urte dituen honetan bere kronpromiso sozial eta politikoa agerian utzi du beste behin, El Capital tituluko filmean. Honetan finantzatako sikario baten igoera geldiezina kontatzen du, horren bizitza mugitzen duen ideia nagusia ondokoa izanik: probeei duten apurra lapurtzea aberatsen eskuetan jartzeko. Gaurkotasun handikoa, bizi dugun testuinguruan. Jatorrizko bertsioan pasako da, iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zine komertziala larunbatean hasiko gara proiektatzen, arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘El lado bueno de las cosas’ tituluaz. Zuzendaria David O. Russell da eta tragikomendia erromantiko honen aktore protagonistak Bradley Cooper, Jennifer Lawrence eta Robert De Niro. Oscar saria jasotzeko faboritoenen artean dugu, 8 izendapen jaso baititu eta horien artean garrantzitsuenak: filma, zuzendari, aktore eta aktoresa onenarenak, hain zuzen ere. Graziaz eta gizatasunez gainezka egiten du, momenturik onean ez dauden eta elkartzen direnean gertatutakoak kontatzen ditu. Igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena, Pascal Laugier zuzendariaren ‘El hombre de las sombras’ da. Thriller psikologikoa, Jessica Biel protagonista duena. Trama abila eta sinestezina du, filma handizale, solido eta harrigarria eraikitzeko. Julia erizain gaztea da, herrixka txiki batean bizi dena. Herri horretan hainbat haur eta ume gazte desagertu dira eta bereari gertatzen zaionean, Juliak ikerketa sakonari hasiera emanen dio, nork harrapatzen dituen eta haurren zer egiten duen ezagutu artean amore eman eta ez duelarik etsiko. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko parada izanen dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandeko 5etan Espainian eman den animazioko azken arrakasta ikusi ahal izango dute gaztetxoek: ‘El corazón de roble’. Dragoiaren mendixka hotz-beroak izugarri jaitsi da bat-batean. Basoa gero eta arrisku handiagoaren aurrean dago eta hura zaintzeaz arduratzen den gnomoari jainkosei laguntzea eskatzea besterik ez zaio bururatzen. Laguntza hain modu harrigarrian iritsiko zitzaionik ez zuen espero.

Argibide gehiagorako, ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu