Hainbat eta informazio gehiago, are eta gardenago
Informazioa eta gardentasuna gure erakundean baloreak izateaz gain konpromisoa ere badira guretzat, horietan egoki aurrera goazelarik. Alkateak erakundearen egoera eta iazko irailean hasitako irekiera eta gardentasun prozesuaren garapen eta mailaren berri eman du aste honetan egindako plenoan. Informazio hori guztia ‘Transparencia Internacional España’ izeneko Gobernuz kanpoko Erakundeak landutako egituraren arabera eta indize horri jarraiki eskaintzen dugu.
Une berezia bizi dugu, krisialdi eta politikaren kreditu galera dira testuinguruaren ezaugarriak, horiek jarduera publikoan herritarrek adorea eza eta konfiantzaren galera sortarazten dutelarik. Horren ondorio nagusietako bat, “politikari guztiak gauza bera direnaren” iritzia zabaldu eta orokortzea.
Ermuko Udalaren nahia da guztiak ez bezalakoak izatea, ez eta berdinak ere. Horregatik legegintzaldiaren hasieran udal ireki eta gardenago egiteko konpromisoa adierazi genuen; eraginkorrago eta kalitatezkoa izateko, legeak eskatzen duena betetzeaz gain, informazioaren, parte hartzearen eta gardentasunaren kultura sustatu eta horretan aurrera egiten jarraitzeko. Horiek horrela, jada eskaintzen dugu modu publiko eta irekian diru publikoa nola erabiltzen dugun eta hori zertan gastatzen dugun, herritarren eskariari erantzuteko eta gizarteari kontu emateko.
Gardentasun Legearen proiektua parlamentuan dago tramitazio prozesuan, baina gure Udala ez dago horren zain eta ez dio itxoingo. Aipatu Legeak 2014ko urtarrilaren 1erako derrigorrez administrazio publiko guztioi eskatuko digun informazio xehatu ia osoa guk, jada eta aste honetatik bertatik, herriari eskaintzen diogu, ezer ez baitaukagu ezkutatzeko.
Hainbat eta informazio argi eta antolatu gehiago emanda, are eta gardenago
‘Transparencia Internacional España’ izeneko Gobernuz kanpoko Erakundeak landutako metodologiari jarraiki, taldeak 2008an Udalen Gardentasun Indizea martxan jarri eta zabaldu zueni egituraren arabera, 2012ko irailean atal berezitu berria jarri genuen webgune honetan. Lan horrekin taldeak Espainiako udalek bereziki herriari eta oro har gizarteari informazioa hedatzeko dugun maila eta bentako gardentasunarena zenbatu nahi izan ditu. Irailean helburu hori lortzeko lanean jarri eta ibilbide bati hasiera eman genion, bidean aurrera goazelarik gaur egun gure jarduera eta kudeaketari buruzko datu kopurua handitzen segiuz, gure buruarekiko eta herriarekiko hartu genuen konpromisoa betetze aldera.
Gure buruari jarri genion exijentzia mailarekin bat, jada Gardentasun Indizean aurreikusitako informazio egituratua zintzilikatu eta eskaintzen dugu webgune korporatiboan , interesa duten herritarrek kontsultatzerik izan dezaten, modu errazean.
Aste honetako asteazkenaren aurretik, udal gardentasun atalean ditugun beste 14 adierazleetan informazioa erantsi dugu, Udalen Gardentasuna neurtzeko Adierazleek aurreikusitako 80tik jada 76 bete eta eskaintzen ditugularik luze eta zabal. Informazio horrekin udalean egiten ditugun gauza guztien inguruko informazioa herritarrei emateaz gain Udala bera ezagutzera ematen diegula uste dugu, jaso ditzaketen zerbitzuen berri emanez, erakundean egiten ekonomikoki egiten dugun kudeaketaren erradiografia zehatza eskaintzen baitugu: kontratu orokorrak, hirigintza alorrekoak, herri lanen atalekoak, eta beste hainbat modu zehatzean eskainiz.
Bidea luzeagoa dela eta amaitu gabe dugula jakin badakigu. Gurea bezalako tamaina ertaineko udalerriak baldintzatzen gaituenaren jakitun gara, giza nahiz ekonomiko baliabide gehiago eduki ahal izateko. Horrelako gehiago beharko genituelarik aldi berean planteatzen zaizkigun erronka guztiei eraginkortasunez eta bermez erantzun ahal izateko.
Udalen Gardentasunari buruzko ITA Adierazleen egitura osorik bete eta eskaintzearekin ez gara konformatuko, informazioari ateak zabaltzeko hasi genuen prozesuari jarraiki are urrunago joango eta beste pausu bat ere emango dugu. Udala eratzen dugun alderdi politiko guztien arteko eztabaida prozesuari helduko diogu, herritarrak ahantzi gabe, gardentasunaren atalean Ermuko udalak etorkizunean jarraituko duen estrategia guztion artean adosteko.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena