'NAhita' aldizkariaren azken alea argitaraturik
Berdintasun Sailak argitaratzen duen NAhita aldizkariaren azkenengo alea kalean dugu guztiok eskuragarri. Urteko lehen hiruhilabetekorako programazioaz gain, zenbakiro egin legez, editoriala, erreportajea, kale-inkesta, denbora-pasak eta berrien atalak dakartza. Gai nagusi gisa lantzen dena, emakumeak zientziatan da; kale-inkestan ere ermuarroi horren inguruan galdetzen zaigularik. Editorialak Emakumearen Topaguneak ateak zabaldu zituenetik hamargarren urteurrena betetzen duela gogoratzen zaigu. Hamarkadari eta egindako ibilbideari errepasoa ematen zaio eta kontzientzia feminista gaur inoiz baino beharrezkoagoa dela gogoratzen zaigu, lortutakoa mantendu dadila defendatzeko.
Xehetasun gehiagorako, ikus eta irakurri lasai aldizkari osoa. Harretara erraz iritsi ahal izateko lasterbidea uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan