Trenbidea Ermura iritsi izanaren 125. urteurrena

04.02.13
Udal Liburutegia

Gaurtik aurrera Udal Liburutegiak “Ermua, Eibar eta Elgoibarko trenbidearen 125. urteurrena”, liburua banatuko du doan. Liburu hau Jesús Gutierrez eibartar historialariaren ikerketa baten emaitza da, eta bertan bi errailen iristetik trenaren ondorengo garapen eta gorabeheretara jasotzen dira.

Argitalpen honek trenbidearen ardatz nagusiaren historia biltzen du, jatorrietatik hasita. Ez du trenbidea pertsonak garraiatzeko bide bezala bakarrik aztertzen, baizik eta eskualderako eragile ekonomiko gisa ere bai. Halaber, 1920ko hamarkadan argindarra iristeak azpiegiturari zer aldaketa eragin zizkion aztertzen du, edota azken urteetako hobekuntzek eragindakoak: Ardantza, Eibar eta Azitaineko geltokiak berritzea; San Lorentzo-Unibertsitateko eta Txarakua-Azitaingo bideak bikoiztea, edota paso-nibelak erretiratzea. Lan horiek guztiak azken hiru urteetan egin dituzte.

Liburuaren egile Jesús Gutierrezek nabarmendu du ez dela liburu teknikoa, baizik eta dibulgazio handiko argitalpena, trenbidearen mundua herritarrengana gerturatzen duena. Hori horrela izanik, liburuan bildutako argazkiek garrantzi bizia dutela gaineratu du.

Gure Udalak Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak argitaratutako liburu honen 500 aleak Udal Liburutegitik banatuko dira. Ale bat doan lortu nahi duten pertsonek udal zerbitzu honetara hurbildu eta eskatzea ez dute besterik behar.

Lotutako albisteak

Imagen
19.05.25
Zubi-Ondo enpresaren dokumentazio historikoa gehitu eta eskaintzen du Bertako bildumak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.