Erne! Pasabidea

08.02.13
Hiritarren Segurtasuna

Behin baino gehiagotan pasabide-lizentziaren titularrek udaltzainei deitzen diete, pasabide-lizentziaren plakaz behar bezala seinaleztatutako erakin baten sarreran edo irteeran ibilgailu bat aparkatuta dagoela ta berori kentzera etortzeko.

Batzuetan, bakoitzari emandako erantzuna ezberdina izan da, bertaratu den udaltzainak, kasuan kasu, ordenantzaren arau-haustea arintzat edo larritzat hartzearen arabera.

Beste batzuetan itxaron egin zaio gaizki utzitako ibilgailuaren gidariari autoa kendu arte, zigorrik jarri gabe, udaltzaingoaren esku-hartzeetan erantzun ezberdinak ikusita, interesdunaren segurtasun juridiko eza eta desadostasuna sortuz.

Egoera horrek gaiarekiko gure jokabidea berraztertu beharraz gogoeta egitera eraman gaitu, zeren mota horretako arau-hauste bat zigortzen ez bada edo zigorra arau-hauslearentzat onena den bertsioari jarraituz ezartze bada, ez zaio merezi duen arreta ematen egoeraren biktimari, alegia, pasabidearen emate-erabakian ezarritako mugez gain, kasuan kasu, bide publikoaren zati bat mugarik gabe erabili ahal izatea bermatuta edukitzeko eskubidea ordaindu duen arren, lizentzia eman dion Udalak ezin diola erabilera hura bermatu ikusten duenari.

Pasabidea erretserba bat da, jabari publikoko ondasun batetik pasatzeko eta hori erabiltzeko eskubidea ematen du

Udalak emaniko pasabide baten titularrak jabari publikoko ondasun bat, espaloia, erabiltzeko eskubidea dauka, higiezin batera sartzea eta irtetea bermatzeko eta toki horien aurrean ibilgailuak aparkatzea eragozten du.

Ondorioz, herritar guztioi jakitera ematen zaizue, aurrerantzean, udaltzainek beraien patruila-zerbitzuan ari direnean ibilgailu bat pasabidetara erreserbatutako lekuan dagoela ikusten badute edo pasabidearen titularrak bertan aparkatuta dagoen ibilgailu bat kentzeko deitzen badie arau-hauste larria izango dela, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65,4 d) artikuluan ezarritakoarekin bat datorren lege-testu bereko 91,2 artikuluan zigortua.

Ondorioz, 200 €ko isuna (berrehun euro) ezarriz zigortuko da arau-haustea, arau-hauste larriei dagokien zenbatekoa.

2. Aldi berean, gidaria une horretan bolantean ez badago, gehiago luzatu gabe iblgailua kentzeko, esku-hartzen duen udaltzainak, Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 85,1 f) artikuluan ezarritakoari jarraituz, araua hautsi duen ibilgailua garabiak kentzeko eta biltegira eramateko eskatuko du, dagokion pasabide plakarekin behar bezala seinaleztatutako higiezinera sartu edo irteteko pasabidea libre utziz, bere titularrak duen aprobetxamendu-eskubidea une oro erabiltzeko moduan”.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko