Agenda berezia, bestelakoa: ‘solidarioa’

08.02.13
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Kooperazio Kontseiluak agenda berezia, bestelakoa prestatu du: solidarioa. Ezberdina da, erabiltzera ohiturik gauden ez bezalakoa. Agenda horren orrialdeetan ez da egitura klasikoari jarraiki egun bakoitzari dagokion santutegia adierazten, ez horixe. Horietan urteko egun bakoitzean aldarrikapenerako eta gauzak aldatzeko lanean jarduteko borroka asko ditugula gogoratzen baitzaigu. Horregatik, hain zuzen ere, egileek agenda solidariotzat jo dute, elkartasunaren izaera batetik. Egileek “egun, aste eta hilabeteen bidez, gure eguneroko gizartea handia dela gogorarazi nahi digute, gure senide, lagun, auzo eta herriaz gain, munduz abalean bizi baikara, zein agurea ere baden”.

Eta nahiz eta egunak baino auziak gehiago izan, horrenbeste injustizia, asko urrutikoak, hunkiarazten gaituztenak eta konponezinak diruditenak…egutegiari egunero so egitean horiekiko dugun jarrera eta gure elkartasuna eragin nahi dute….Beste mundu bat posible baita!

Agendan jasotzen denez orain bi egun atzera, asteazkenean, “emakumeen mutilazio genitalaren kontrako nazioarteko eguna” ospatu zen. Datorren astean ere, izango dugu zer gogoratu eta hausnartu. Asteartean –otsailaren 12an- “haur-soldaduak erabiltzearen kontrako nazioarteko eguna” izango baitugu. Ostegunean, aldiz, “Osasun sexualaren egun europarra” aldarrikatuko dela gogoratzen zaigu.

Helburua: gizarte desberdintasunaren arrazoietan arreta jar dezagula eta kontzientziatu gaitezela da

agenda udaleriko eragile sozial guztien artean banatzen ari dira. Udaletxeko alor eta zerbitzu orotan, ikastetxeetan, elkarteetan, nagusien egoitzan, euskaltegietan, eta abar…

Kanpainaren helburua gizarte desberdintasunaren arrazoietan arreta jar dezagula eta kontzientziatu gaitezela da eta agenda erabiltzaileok elkartasuna aplika dezagun eta gainerako herritarrei helarazi diezaiogun izpiritu hori.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean
Imagen
29.05.25
‘Mila kolore, bihotz-taupada bakarra’

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan
Imagen
26.05.25
2025eko arrazakeriaren aurkako astea

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari