Bi tona elikagai bildu da Saharar herriari bidaltzeko

11.02.13
Gizartea

Mendebaldeko Sahararrekin elkartasunerako plataformak herrian ia bi tona -1.928 kilo- elikagaia bildu ditu, Tindufen dauden errefuxiatu kanpamenduetara bidaltzeko. Iaz baino 350 kilo gehiago bildu dituzte eta horregatik plataforma kideek oso kontentu daude eta bere eskerrona agertu dute krisialdi eta egoera larrian eginok ere ermuarrok “elkartasuna erakutsi” baitugu. Elikagaiak herriko ikastetxeetan eta Torrekoa 2. eraikinaren beheko aldean izandako lokalean (Horacio denda zena) bildu dute.

Aurtengo elkartasun karabanak beste 4.000 euro eskudirutan ere eramango ditu, Nazioarteko Kooperazio udal sailak laguntza humanitario gisa eman dituenak. Diru-kopuru horrekin zuzenean bestelako erosketak egin ahal izango dituzte.

Oinarrizko elikagaiez gain –lekaleak, esnea, hegaluzea eta sardinak oliotan (latak), azukrea, dilistak, makarroi eta espagetiak, arroza eta abar...- konpresak eta norbere higieneko hainbat produktu ere jaso dituzte. Hain zuzen ere, konpresa handien hamaika (11) kaxa eta pertsona helduentzako pixoihalak. Horrelako artikuluak asko estimatzen dituzte edadetuak eta dependentzia egoera dauden pertsonen zaintzaileak eta baita kanpamenduetako Gizarte Gaietarako Idazkaritzak. Konpresek, pixoihalak eta higiene gaiak oro har garestiak dira eta horien erosteak ahalegina eskatzen digu herritarroi, hortaz bildutakoa borobiltze aldera plataforma-kideek Udaletxetik jaso duten urteko diru-laguntza eta Mariem Hassan kantariaren kontzertuan bildutakoa horrelako materiala erosteko erabiltzea erabaki dute.

2012ko abenduan eta 2013ko urtarrilean bildutakoa
Produktua Kopurua
Olioa 138 L
Babarrunak 148 kg
Azukrea 170 kg
Arroza 518 kg
Pasta 360 kg
Dilistak 263 kg
Garbantzuak 136 kg
Arrain latak kontserban
Hegaluzea, sardinak, ...
185 kg
Guztira 1.928 kg

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu