Kaleratzeak Stop eta Altermuatibak kontzentrazioa deitu dute

14.02.13
Gizartea

Kaleratzeak Stop Desahucios Debabarrena plataformak eta Altermuatiba taldeak kontzentrazioa deitu dute larunbat arratsalderako. Kale-agerraldia Orbe plazan egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Ekimenari jarri dioten leloa ‘Genozidio finantzarioaren aurka’ da eta horrekin herritarrei dei egiten diote krisialdia, langabezi eta diru-sarrera murrizketaren eraginez arazoak izaten eta etxebizitza galtzeko arriskuan dauden familiekin bat egin eta beren sentiberatasuna agerrarazteko.

Deialdia zabaltzeko kartela prestatu eta hori lau haizeetara banatu dute. Kartelean arrain beltz handi xisteraduna ikus daiteke ihesian, bere atzetik eta hori harrapatu nahian arrain txikien batuketaz osaturiko handiagoa duelarik. Testu gisa ondorengo esaldian gehitu dituzte: “Exijitzen dugu: etxe kaleratzearekin amaitzea, atzeraeraginezko etxebizitzen ordain-ematea eta alokairu sozialak Orain!

Kartelak argibide gehiago jaso nahi dutenentzat bi aukera ematen ditu; esku telefono batera deitzea eta posta elektronikora idaztea.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian