'One Billion Rising': emakumeenganako biolentzia salatzeko jardunaldia ospatzen
Gaur emakumeenganako indarkeria salatzeko jardunaldia ospatzen ari gara munduko 180 herrialdeetan. Ekimena Eve Enslerrek bultzatu du eta “One Billion Raising” izenaz da ezaguna ingelesez eta “Bilioia zutik” euskaraz. Eve Ensler aktibista eta idazlea da, zeinak “baginaren bakarrizketak” lan ospetsua idatzi zuen.
V-Day izeneko ekimena mundu jarduera bat izango da. Horretan mila milioi pertsonek parte hartuko eta bortxaketen eta neskatila eta emakumeenganako tratu txarren kontra dantza egingo dutela aurreikusi da. Espainian ekimenarekin bat egin dute 29 herrik.
Euskadin ekitaldiak antolatu eta deitu dira Bilbon (Moyua plazan iluntzeko 8:30etan). Donostian Sorginbandak batukada egingo du, Boulevarreko , arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Gasteizen ere zenbait egingo da, arratsaldeko 6etan nahiz eta lekua oraindik zehaztu gabe dagoen.
Datuak eta lemak
Munduko hiru emakumetik 1 bortxatua edo jipoitua izango da bere bizitzan zehar. Horiek guztira mila miloi egingo dute.
Mila milioi emakume bortxatu edo kolpatua izateak basakeria itzela da.Mila miloi pertsona dantza egin eta errespetua batera aldarrikatze Iraultza da.
Otsailaren 14 honetan 184 herrialdeetako emakumeen dantza egingo dugu Nahikoa dela esateko. Zu ere, zutitu zaitez!
Kanpinaren bideoa informazio gehiagorko lasterbidez uzten dizuegu.
Lotutako albisteak
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan