Berbetan jardunaldiak Maite Goñiren hitzaldiarekin hasiko dira datorren astean

15.02.13
Euskara

Berbetan jardunaldien programari datorren astean emango zaio hasiera IKT (Informazio eta Komunikazio Teknologiei) buruz Maite Goñik emango duen hitzaldiarekin. Ekitladia Lobiano Kulturgunean izando da, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Euskaljakintza webgunearen sortzailea da. Euskara eta teknologia berriak,Irakaskuntza eta euskararekin lan egiten duen jendeari zuzendutako hitzaldia izango da.

Aurreko urteetan bezala, otsaila-martxoa bitartean Berbetan Jardunaldiak egingo dira Ermuan. Duela hamalau urte, 1999ean, antolatzen hasi zen ekimen honetan euskararen ezagutza eta erabilerarekin zerikusia duten zenbait gairen inguruko hitzaldi eta mahai inguruak antolatzen dira.

Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duen ekimen hau; Euskal Birusa euskara elkartea, Eskolabarri ikastetxea, Ongarai eskola, Kaltxango AEK euskaltegia, Anaitasuna Ikastola eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.

Aurtengo hitzaldiak honako hauek izango dira:

  • Otsailak 19, Maite Goñi, IKTri buruzko hitzaldia, arratsaldeko 19:00etan Lobianon.. Euskara eta teknologia berriak,Irakaskuntza eta euskararekin lan egiten duen jendeari zuzendutako hitzaldia izango da.
  • Martxoak 5, Guraso- lagun taldearekin Solasaldia, Juanmik zuzendua izango da. Beraien esperientziak kontatze aldera, zalantzak argitu, taldea indartzeko asmoz.Gazteleraz izango da solasaldia. Arratsaldeko 14:45ean hasiko da eta 16:00 aldera bukatu. Lobianon elkartuko dira.
  • Martxoak 6, Esne beltza taldearekin solasaldia,” hitzaldi musikatua”. 20:00etan Lobianon. Berain euskararekiko harremana, Euskaraz bizi nahi dut, korrika, .hainbat momentutarako abestiak egin dituzte. Batez ere jende gazteari zuzendutako hitzaldia izango da.
  • Martxoak 13, kike Amonarriz, XXI. Mendeko euskara, nola aldatu diren gauzak kamarada!! Hitzaldiarekin.Arratsaldeko 19:00etan Lobianon. Bertan euskañola eta gazteen erabilera ere ikusiko dira. Gazteak erakarri nahi ditugu hitzaldi honetara.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik