Piropo onak sekula ez daude soberan!

15.02.13
Euskara

Ermuko Euskara Sailak Seigarren Piropo Lehiaketa antolatu du. Honen helburua ermuar guztion artean euskararen erabilera, modu sortzaile, adierazkor, ez-sexista eta ludiko batean bultzatzea da.

Ekimen berri honetan parte hartu nahi duenak euskaraz idatzitako piropoak aurkeztu besterik ez du egin behar. Horretarako, liburutegian kutxatxo bat jartzeko asmoa dago. Parte hartzaileek papertxo batean euskarazko piropoa idatzi behar dute. Horrekin batera, adina eta berarekin harremanetan jartzeko telefonoa ere adierazi behar ditu. Guztia paperean idatzi eta gero, papera kutxatxoan sartu beharko du. Lehiaketa honetan parte hartzeko beste bidea piropoa euskara@udalermua.net posta elektronikora bidaltzea da.

Sariak; bi kategoria izango dira.

  • 18 urte beherakoentzako saria: 100 euroetako erosketa-txekea.
  • 18 urtetik gorakoentzako saria: Bi pertsonentzako La Perlako Sasoian Jartzeko Talaso Zirkuitua, Masajea Aromaterapiarekin eta Dastatzeko Menua "La Perla" Jatetxean.

Piropoak martxoaren 12ra arte aurkez daitezke. Ondoren epaimahaiak piropoak aztertu eta erabakia hartuko du. Horretarako kontuan hartuko du, besteak beste: originaltasuna, sormena, luzeera, itzulpena edo moldaketa ez izatea eta iraingarria edo sexista ez izatea. Euskara Sailetik ermuar guztiak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditugu. Argibide gehiagorako, ikus deialdiaren oinarriak eta horretarako joan eta saka beheko informazio gehiago izeneko loturaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik