Eraikinen mantenu eta kudeaketa ekologiko eta eraginkorraren ikastaroko taldea kiroldegia eta Izarra eraikina bisitatu dute
Eskualdearen Garapen Ekonomikorako agentziak, Debegesak, Enplegu Berdea Programari atxikita antolatu eta eraikinen mantenu eta kudeaketa ekologiko eta eraginkorra titulua duen ikastaroko ikasle eta irakasleek udal kiroldegia eta Izarra Centre eraikinak bisitatu dituzte. Hogei gaztek eta begiraleek gure herrira etorri ziren ostiral goizean aipatu instalazioak ikusi eta ezagutzera, eraikinak dituen energia sistemak eta hornikuntzak ikusi eta horien funtzionamenduaren berri jasotzera.
Miguel Angel Blanco kiroldegian eta Pedro Azkarate mantenu arduradunaren eskutik galdara-gela, aire girotze-sistemak, bero-ponpa eta koadro elektriko nagusia. Ondoren eta erakinaren barruko aldea ikusi eta gero eguzki panelak ikustera igo zuten. Bisitaren helburua errekuntza sistemak ezagutu eta analizatzea zen.
Ondoren, taldea Izarra Centre eraikin berria abiatu zen, bertan Promosa sozietatearen arkitekto Andres Palaciosek azpiegiturak dituen energia sistemak ikusi eta ezagutzera. Izarra Centre, ingurumenarekiko eraginkor eta adeitsua den eraikina da. Energia berriztagarriko hainbat sistema ditu barne Izarrak. Sistema horien artean garrantzitsuenetakoa energia geotermikokoa da, azpiegitura berotzeko helburuaz jarri eta erabiliko dena. Hau da eta teknologi zentroko eraikineko berogailu sisteman.
Trukaketa geotermikoko sistemek lurraren azalean eta lur-azpian dagoen hotz-beroaren diferentzia aprobetxatzen dute, bero-ponpa baten oinarrituriko teknologia bidez beroa transferitzeko ur-putzu batera, zeina gerora eraikinaren berogailu sistema moduan erabiliko den. Neguan zorupean dagoen hotz-beroa altuagoa da azalean dagoena baino. Hori horrela, energia geotermikoak ur sistema itxi baten zirkuitua izan behar du, zeina eraikinaren lur-azpian eta 100 metroko sakoneran zulatzen diren putzuen bidez lortzen den. Ermuan altxatu dugun Teknologi eta Enpresa hazitegi Zentroan horrelako lau zulo egin dira. Zulo horietatik barna urak zirkulatuko du, 110 metroko sakonera arte jaitsiz. Beroturiko ur hori enpresa hazitegiko berogailu sistemak izango duen bero-ponpak jaso eta banatuko duelarik.
Instalazioak 30 kW-ko potentzia du. Instalazio horren osagarri eguzki-energia termodinamikoko bigarren bat ere badago eraikinaren enpresa hazitegiaren terrazan. Bertan 24 panel jarrita daude, zeintzuek beste 30 kW-ko potentzia osagarria erantsiko diote sistemari.
Horrez gain, hamabi altuera dituen dorre berriak harri naturalezko fatxada aireztatua ere badu. Eraikinak fatxada bikoitza du, ikusten dena eta azpikoa agerian ez dagoena. Bien tartean, hutsunea dago, haizea pasa dadin. Horri esker, energetikoki eraginkorragoa da, gutxiago kostatzen baita hoztu nahiz berotzea. Beiraz estalita dagoen zonaldea ere, bikoitza da –errezel-horma, azal moduan egindako itxitura-horma arina, beirazkoa sostengu-funtziorik betetzen ez duena. Bigarren honi esker, lortutako emaitza berbera da, energetikoki eraginkorragoa izatea.
Ikastaroan kualifikazioa altua duten –ingeniari elektriko edo elektronikoak, arkitekto teknikoak, etab…- langabezian izan eta Lanbide inskribaturik zeuden gazteak. Ikastaroa Debegesako egoitzan hasi zen urtarrilaren 31n eta aurreikusita ditu bi zati, bata teorikoa 160 ordukoa eta bestea praktikoa 450-600 ordukoa. Ikastaroa irailaren 30ean amaituko da.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko