Udal Kirol Erakundeak webgunea estreinatu du

25.02.13
Kirolak

Webgune berriak izen-emateak eta erretserbak online egitea ahalbidetuko digu erabiltzaile eta bazkideoi

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) webgunea du: www.imdermua.com. Erabiltzaileok ditugun informazio beharrei erantzutera dator baliabide berriak. Orrialdea bisitatzen dugun guztiok nobedade eta albiste gaurkotuen berri jakin ahal i zango dugu eta baita urtean zehar gauzatzen diren kirol jardueraz ere bai. Miguel Ledesma presidenteordearen esanetan “erakundeak ezin dio muzin egin kolektibitatearekiko hartu-emanik gehiena eta kanal berritzaileena den tresnari”. “Web moderno, praktiko eta erabilerraza da”, agintariaren hitzetan.

Webgune berria irisgarri eta hainbat nabigatzaileekiko bateragarria da, esperientzia erakargarri, erabilgarri eta hurbila. Orrialdeak gonbitea luzatzen digu erabiltzaileoi ‘Zure iritzia’ izeneko atalaren bidez gure iritzi eta iradokizunak eman ditzagun eta erakundearen jarduerari jarraipena egin diezaiogun facebook, twitter eta flickr sare sozialak atxiki ditu. Komunikazio teknologia eta tresnen alde egiten du, Udal Kirol Erakundeak garatzen ari den komunikazio berritzailean aurrera egiteko.

Miguel Ledesma presidenteordearen iritziz “herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua hobetze aldera ezinbesteko ditugu sare sozialak erakunde publikoek, aukera ematen baitigute berehala komunikatzeko eta, horren ondorioz, oso aproposak ditugu zalantzak, kontsultak eta erabiltzaileen eskariei erantzuteko”.

Jada UKEko abonatuok eraundeak online eskaintzen dizkigun zerbitzuez baliatu gaitezke online dagoen bulegoan erregistratze soilari esker. Bazkide bakoitzak izapideak erosotasun eta segurtasun osoz eta bere kasa egin ahal izango ditugu (webguneak SSL segurtasun ziurtagiria duenez, UKEko zerbitzariekin mantentzen diren komunikazioak zifratuaz dira); besteak beste abonu eta ikastaroetan alta eta bajak eman, instalazioak erreserbatu eta premium jardueretan lekua gorde, esaterako. Familien abonuetan, familia buruak egin ahal izango ditu onuradun diren guzti eta bakoitzaren izapideak.

www.imdermua.com plataformak erabiltzailearentzat oso intuiziozko interfaze erabilerraza du, informazio eskuragarri eta kalitate goreneko irudiak dituelarik. Nabigazioa errazten da atal bakoitzera sarbide azkarrekin, horietan erakundearen informazio osoa eskaintzen delarik. Dituen funtzionaltasunen artean, aipatu behar webgunea eta Udaleko kontratatzailearen profila integraturik daudela, kontratazio legeak horretan eskaintzen den informazioarekiko eskatzen duen ziurtasuna bermatze aldera. Aipatzekoak dira kirol instalazio bakoitzak dituen espazioen zerrenda xehatua, jarduerak, hartzen dituen txapelketak eta abar…informazioa modu zehatzean antolaturik dago, erabiltzaileok agiriak behera ekarri eta , inprimatu ditzakegularik izen-emate, baxa edo berritzeak eta abar… udaleko informatika eta web-komunikazioko lankideok UKEkoekin elkarlanean jardun izan dugu proiektu hau onik atera zedin.

Webgunea Google Maps tresna txertatu da, kirol jardueretara beste udalerrietatik etorri nahi duten guztiei laguntzeko, ditugun instalazioak mapan eskainiz. Orrialdearen atal korporatiboan erakundea osatzen duten pertsona guztien datu gaurkotuak eskaintzen dira, baita jasangarritasunari buruzkoak (urteko aurrekontua, abonuen eta ikastaroen datu historikoak, eta bar.). Gobernu Batzordearen deialdiak nahiz aktak, datuak, memoriak eta laburpenak, inprimatu eta behera ekarri daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.25
Betiondoko igerilekua prestatzeko lanetan, laster irekiko baita

Bainu denboraldia eta instalazioa ekainaren 14tik irailaren 14ra zabalik izango dira
Imagen
28.05.25
Ermua Kirolak-ek web atal berria estreinatu du

Gaurtik aurrera webgune korporatibo honen barne jasoko da Kirol Alorraren inguruko informazio guztia
Imagen
27.05.25
XVI. Aizkolari lehiaketa egingo da igandean plazan

Udal kirol alorrak antolatuta, Orbe Kardinalaren plazan eguerdiko 12:30etan