Heriotza ulertzen laguntzen diguten ipuinak

26.02.13
Udal Liburutegia

Txabi Arnal idazle ermuarrak Udal Liburutegiak umeekin heriotzaz mintzatzeko baliabide moduan argitaratutako Irakurketa Gida berri honen hitzaurrea eta liburuen aukeraketa egin ditu.

Gidaren 9 orrialdeetan heriotza, bizitzaren zikloa, heriotzaren zergati desberdinak doluaren bizipena umeengan edo hurbileko pertsonen galerari buruzko liburu, ipuin eta irakurgaiak proposatzen dira.

Gida Udal Liburutegiak argitaratu du eta, honi lotuta gidan bertan aipatzen diren materialak ezagutzen laguntzeko eta gure umeekin heriotzaz hitz egiteko proposamenak azaltzeko Txabi Arnal-ek gidatutako 2 tailer antolatu ditu.

Txabi Arnal, Ermuan jaioa, haur literaturako idazle ezaguna da, mota honetako lehen argitaletxeetan argitaratu ditu bere obrak eta UPV-EHUk Vitoria-Gasteizen duen kanpusean Magisteritzako Fakultatean eskolak ematen ditu.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"