Micomicón konpainiak ‘Santa Perpetua’ antzezlana dakar Antzokira

28.02.13
Ermua Antzokia

’Micomicon’ Konpainiak tituluko antzezlana dakarkigu Ermua Antzokira, bihar martxoaren 1eko ostiralean. Testua Laila Ripollena da, zeinak muntaia ere zuzentzen duen. Zuzendariak Marcos León aktorea aukeratu du ‘Perpetuaren’ pertsonaia egiteko. Gainerako antzezleak dira Manuel Agredano, Mariano Llorente eta Antonio Verdú. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak laurogeita hamar minutu irauten ditu.

Antzezlan honek taldeak ‘Atlas Bilis’ ikuskizunarekin hasitako trilogia fantastikoari amaiera emanen dio, non umorea, paranormaltasuna eta esperpentoa uztartu dituzten. ‘Santa Perpetuak’ etorkizuna antzeman, oraina eta gertatutakoa ikusi ditzakeen emakumearen istorioa da. Emakumeak gauza askoz gehiago eginen ditu: antzua haurdun gera dadila lortzea, amore eman duten emakumeei bikotekidea topatzen laguntzea, beste hainbat mirariren artean. Bere ahalmenei esker bi anaiekin diru asko ematen dien negozioa dute muntatuta du hirukoteak. Laugarren pertsonai bat agertzean hirukotearen mundu perfektua lurreratzea lortzen du, Perpetuak sekretu iluna gordetzen baitu berakin.

Umore beltzak, emozioak eta tragediak egoera anitzeko katalogoa eratzen dute, gerra zibilaren ondoren Espainian izan ditugun errealitate ezberdinetara eramanez ikuslea. Muntaia gertaera bortitzez, desagerturiko errepublikarrez eta erlijioaz ere mintzatuko zaigu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu