"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

Lau pelikula berri izango ditugu ikusgai ostegunetik astelehenera bitartean Ermua Antzokian. Zineklub saioarekin hasiko da programazioa ostegunean, maiatzak 8. Bertan, El segundo acto umorezko film frantziarra eskainiko da. Quentin Dupieuxek zuzendutako lan honetan, Florencek David aurkeztu nahi dio, erabat maiteminduta daukan gizona, bere aita Guillaumeri. Baina David ez da Florencek erakarrita sentitzen, eta Willy bere lagunaren besoetara bota nahi du. Laurak jatetxe batean elkartzen dira, ezerezaren erdian. El segundo acto ostegunean 20:30ean eskainiko da jatorrizko bertsioan azpitituluekin.
Zine komertzialari dagokionez, lehenik Sorda filma izango dugu ikusgai, larunbatean 19:30ean. Eva Libertad zuzendariaren pelikula hunkigarri honek Miriam Garlo, Álvaro Cervantes, Elena Irureta eta Joaquin Notario ditu protagonista. Angela emakume gorrak haur bat izango du Hectorrekin, entzumen arazorik ez duen bere bikotearekin. Haurdunaldiak bere beldurrak azaleratzen ditu amatasunaren aurrean eta bere alabarekin komunikatzeko moduari buruz. Neskaren etorrerak krisia sortzen du bikotean, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean. Izen bereko 2021eko film laburrean oinarritutako film luzea da Sorda, eta astelehenean ere ikusi ahal izango da, 20:30ean.
Asteko bigarren film komertziala Confidencial (Black Bag) izango da, Steven Soderbergh zuzendariaren azken lana. Michael Fassbender, Cate Blanchett, Gustaf Skarsgård eta Pierce Brosnan bezalako izen handiak biltzen ditu espioitza thriller honek. Kathryn bere emazte maiteak nazioari traizioa egin diolakoan susmagarritzat hartzen dutenean, George Woodhouse inteligentzia agente ospetsuak behin betiko frogari egin behar dio aurre: bere bikote harremanarekiko leialtasuna edo herrialdearekiko leialtasuna? Confidencial (Black Bag) larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean izango da ikusgai.
Haurrentzako programazioari begira, igandean 17:00etan Misión Panda en África animaziozko pelikula eskainiko da. Pingek, jakin-minez eta ausardiaz beteriko panda gazte batek, bidaia harrigarria egingo du bere lagunik onena, Jielong herensugea, bahitu eta Afrikara eramaten dutenean. Bere bidaian, Pingek ozeano arriskutsuak zeharkatuko ditu eta mirariz eta erronkaz betetako kontinente batera iritsiko da.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu