Egitarau bateratua edukiko martxoaen 8a eta Emakumearen Topaguneko X. urteurrenak

28.02.13
Berdintasuna

Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Udal Kontseiluak Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitaraua aurkeztu dute aurten ere. Aurtengoan egitarauak bi ospakizun garrantzitsu uztartzen ditu: Martxoaren 8a eta Emakumearen Topagunea zabaldu zeneko hamargarren urteurrena. Emakumearen Topalekua 2003ko martxoaren 6an ireki zituen ateak eta harrez geroztik zedarri garrantzitsuan bihurtu da, emakumeez gain gainerako herritarron parte hartze aktiboaz bat udalean berdintasuna lortzeko politikak bultzatzeko baliabide garrantzitsua izan delako. Hautatu den leloa ondorengoa da: Emakumearen Topagunea: hamarkada berdintasuna lantzen.

Martxoaren 8ak, Emakumearen Nazioarteko Egunak, jarduera egitarau ederra du, oso konpletoa, bi ospakizunak bertan txertatu direlarik. Apatzekoa da kanpainaren irudia Ainara Azpiazu aduzir ‘Axpi’ marrazkigilearena dela, data eta ospakizun biak bateratu dituelarik egindako lanean. Irudiak adierazten du emakume ororen jabekuntzarako oinarri dela Emakumearen Etxea.

Egitaraua lepo dator: bi erakusketa ditu, tribialeko partidak eta kafe saioak, elkarretaratzeak, hitzaldiak, ikus-entzunezkoen emanaldia, Carmen Machi aktoreakin antzezpena eta bertso-saio musikatua emakume bertsolariekin. Guztiaren berri zehatza duzue argitaratu duten egitarauan. Material guztia –kartela, programa bera, irakurketa gida, Adierazpena, eta gainerakoak- Aukera Berdintasun Sailak eta Emakumearen Topaguneak kudeatzen duten mikrositean dago. Horretara erraz eta azkar iristeko, lasterbidea egin eta utzi dizuegu azpiko informazio gehiagoren bitartez.

Lotutako albisteak

Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Imagen
25.11.25
Ermua, emakumeenganako indarkeriaren aurka

Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Imagen
18.11.25
Azaroak 25eko jardueren programa aurkeztu da

Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan