Nola landu heriotzaren gaia neskato eta mutiko gazteekin

28.02.13
Udal Liburutegia

Ermuko udal Liburutegiak heriotza eta dolua umeekin lantzeko heziketa tresnak eta baliabideak eskainiko dituen tailerra antolatu du. Tailerra guraso eta irakasleentzat pentsatuta dago. Tailerra Txabi Arnal idazle ermuarrak dinamizatuko du. Tailerra martxoaren 5eko, asteartean egingo da, eta bi saio egingo ordutegi ezberdinetan interesa izan dezaketen guztiek parte hartzerik izan dezaten. Lehenengoa arratsaldeko 14:45ean eta bigarrena 18:00etan. Bi ordu iraungo du gutxi gorabehera bakoitzak. Ikastaroak doakoak dira baina parte hartu ahal izateko izena eman behar da, lekua mugatua baita. Horretarako 943179212 telefonora deitu edo biblioteca@udalermua.net e-postara idatzi.

Heriotza eta doluaren gaiak eskola nahiz etxeko heziketan sartzearen garrantzia landuko da; gure seme-alabek eta ikasleek heriotza ulertzeko dituzten moduak aztertuko, dolua adierazteko erabiltzen dituzten bideei buruz hitz egingo, eta ipuinen bidez prozesu hori ulertzen nola lagun diezaiekegun.

Partaide guztiei, eta tailer honen osagarri moduan Liburutegiak argitaratu duen irakurketa aukeratuen gida banatuko zaie. Gida honetan heriotza, bizitzaren zikloa, heriotzaren zergatiak edo hurbileko pertsonen galera ulertzen laguntzen duten tituluak bildu dira.

Txabi Arnal, Ermuan jaiotako eta haur literaturako idazle ezaguna da. Generoa lantzen duten argitaletxe garrantzitsuenetan argitaratu ditu bere obrak. Arnal irakaslea da eta eskolak ematen ditu UPV-EHUk Vitoria-Gasteizen duen kanpusean irakasle-eskola Fakultatean.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat