Arratsaldean 'Kontu Kontari' liburutegian

01.03.13
Udal Liburutegia

Hileko lehen asteburuero egin ohi bezala, biharko martxoaren 2ko larunbatean, Liburutegiak hileko “Arratsaldean kontu kontari” saioa egingo du eta ipuinkontalarien denboraldia aurrera jarraituko du.

Hilabete honetako saioaren izenburua "Hemengoak eta hangoak... denak kontatzekoak" da. Toki desberdinetako kontuetan oinarritutako ipuin kontaketa, batzuk egi hutsak besteak erdi egiak baina denak zein denak bihotza eta arima elikatzeko ipuinak. 4 urtetik gorakoentzako umeei zuzenduta dago. Oihana Etxegibel ipuinkontalari durangarra izango da.

Ekimena arratsaldeko 17:30ean hasiko dela eta sarrera doakoa dela gogorarazten da. Etenik ez sortzeko puntualtasuna eskatzen da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"