Emakumearen Topagunea: hamar urteko ibilbidea berdintasuna eraikitzen
Herrian dugun emakumearen topaguneak hamar urte bete ditu. Gertaera gogoangarri eta garrantzitsua bada ere, barnetik gure gizartean benetako berdintasuna lortzeko egiten den lan piloa are garrantzitsuago. Azpimarragarri da baita ere azpiegitura egin eta irekitzeko Ermuan –aitzindarietako bat- izan genuen adostasuna eta elkarte aunitzen, feminista taldeen eta herriko udalaren beraren lana katalizatzen duen tokia badela. Horragatik guztiarengatik, bihar eguerdian hamargarren urtemuga betetzen dela gogoratuko da, berdintasunaren alde topa eginez –brindatuz-. Bertan erakunde ezberdinetako ordezkariak bilduko dira, esaterako Emakundekoak, Berdinsarekoak, Udalbatzakoak, gizarte eragileak eta gonbidaturik dauden beste hainbat talde eta elkarteetako kideak.
Ermuko Emakumearen Topaguneak 2003ko martxoaren 6an ireki zen. Gizarte justu eta berdintsuagoa lortze arren ordutik lanean diharduen azpiegitura eta trakzio-motorrak lan zabal egin izan du azken hamarkadan hainbat arlo eta aletan: emakumeen jabekuntzan, aholkularitzan, orientazioan, laguntza, trebakuntzan, jardueren antolaketan, eta abar…Hamar urte gauza asko egiteko parada ematen dute eta egindako ibilbideari errepasoa egiteko xedez Berdintasun Saileko lankideek hamarkada laburbiltzeko asmoa duen material erakusketa prestatu dute. Barne sartu dituzte material grafikoa –kartelak, bi orrikoak, eta abar…- irudiak eta argazkiak uztartzen dituen ikus-entzunezkoa, agiriak eta beste zenbait. Erakusketa eta Topagunea bera ikusteko aukera izanen dugu martxoa osoan zehar. Sarrera doan da pertsona ororentzat, gizonak barne.
Arratsaldean, memoria soziala eta generoa lantzen duen ikertzaile eta aditu Luz Maceira Ochoak hitzaldia emango du, egoitzan bertan arratsaldeko 6etatik aurrera. Hitzaldiari jarri zaion titulua ondorengoa da: Etxe, eskubide eta emakumezkoei buruzkoak. Emakumearen etxea: logela propioa”.
luz Maceira Ochoa mexikarra da, hezkuntza ikerketetan doktore da, Genero Azterketa eta horien Heziketan aditu eta irakaslea eta Heziketa Zientziatan lizentziatua dago.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan