Ehun eta oihal gainean Idoia Saéz ermuarrak pintatuko lanen bilduma ikusgai Lobianon

05.03.13
Kultura eta Gazteria

Idoia Sáez Manzisidor ermuarrak oihal gainean pintatuko lan-margoen erakusketa jarri du Lobiano Kulturguneko bi aretoetan. Erakusketak ‘Amaiera hasiera da’ titulua du eta berrogei ohiletik gora biltzen ditu, horien artean aipatzekoak direlarik tamaina ertain edo handiko laupabost. Nolanahi ere, pintatutako pare bat koadro ere eseki ditu eta teknika mistoa uztartzen duen marrazkiren bat baita. Idoiak figuratibismoa edo dekorazio irudiak lantzen ditu, batez ere oihal eta zapien gainean. Serigrafia, estanpazioa, guass-a eta oso jatorri antzinakoa den eta ‘Batik’ izena duen teknikaz baliatzen da zeinak argizaria erabiltzen duen. Teknika hau Indian eta Afrikako parte batean erabiltzen da. Bere marrazkietako gaia zabala da, pertsonak, animaliak, eta geometri irudiak, eta abar…edozein motibo pintatzen baitu, dena den ezaugarri nagusi kolore bizi erakargarriak erabiltzea da.

Erakusketa lanegun nahiz asteburuetan zabalik dago eta arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean. Sarrera doan da. Erakusketa zabalik izango da datorren martxoaren 17ko igandera bitartean eta hileko kultur programazioaren baitan txeratzen da. Idoiak marraztutako guztiaren adierazgarri erakusketara bilduma ekarri jarri du; zeinetan ohituago gauden pintura eta argazkilaritzako zerbait ezberdina ikusi ahal izango dugun.

Idoia Sáez ehungintza diseinatzeko ikasketak egin zituen, ondoren diseinu grafikoa ere ikasiz, egun arte plastikoetan masterra duelarik. Gaztetik erakutsi du marraztu eta pintatzeko zaletasuna, sormenerako gaitasun handia izanik. Marrazkia, diseinua eta pintatzea dira bere bizitzako osagaiak. “Edozein material erabilita pintatzeko gauza dela aitortu digu, igerilekuetako pintura horren barne egonik”. Idoia kasko bidaiatu izan du, Madrilen, Almerian eta Indian ere bizi izan duelarik, orain eta aldi baterako Belgikara joateko asmoa duda. Honakoa du lehen bakarkako erakusketa bere jaioterrian, zeina bere lagun taldeak emandako bultzadari eta egindako eskaerei erantzutera datorren. ‘Amaiera hasiera da’ titulua jarri duela kontatu digu, Jorge Oteiza handiaren lan bat oinarri hartu zuelako diseinu bat lantzeko. Gipuzkoarrak esaten ohi zuen ‘hasiera da amaiera’. Idoiak esaldia irauli eta buelta eman dio, -zikloaren ‘Amaierak hasiera berri bati bide ematen’ dioenaren ideia luzatzeko.

Informazio gehiagoko atalaz eta lasterbidez baliaturik, erakusketa iragartzeko argitaratu den kartela uzten dizuegu PDF formatuan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
22.05.25
'Txitxaun' taldeak '75 puñaladas' antzezlana aurkeztuko Antzokian

Ostiraleko 20:30etan, gazteleraz. Sarrerak 8 €uro balio du
Imagen
20.05.25
'La cita' eta 'La buena letra' asteko zine komertzialaren proposamenak

'Septiembre dice' emango zineklubean eta 'Kayara' gazteen saioan