Hamarkada bateko ibilbidea, berdintasuna lortzeko bide luzean
Gure Erkidegoan izan dugun lehen Emakumearen Topaguneak hamar urte bete ditu ateak zabaldu zituenetik. Horren harira gaur eguerdian urteurren hori gogora ekarri eta ospatu da, berdintasunaren alde topa eginez. Ekitaldira hainbat ordezkari bildu dira erakundeetatik etorritakoak, politikoak, talde, elkarte eta emakumearen Kontseiluko kideak, gizarte eragileak eta beste hainbat. Horien artean izan dira Ermuko Udalbatza osatzen duten talde guztietako kideek (PSE-PSOE, PP, Bildu, EAJ-PNV eta IU-Ezker Anitza), Ondarroako alkatesa, emakume eta Familien esku hartze sailekoak, Izarraitz antzerki taldekoak, Zipriztintzen berdintasunaren aldeko gizon taldekoak, Emakumea Sustatzeko Zentroko ikasle ohiak, desegindako Emakume Alargunen Taldekoak, Minbiziaren kontra lanean diharduen AECCekoak, Denbodaren Bakukoak, eta abar…
Herriko alkateak eskerrak eman die bertaratutakoei, azken hogeita bi urteetan brdintasunaren alde egindako lana gogora ekarriz. Emakumearen lehenengo zinegotzigoa eratu zutenean hainbatengan “harridura sortu zuela” gogoratu du, denborak “erakutsi digularik fruitu onak ekarri eta aurrera egin izan dugula emakumeen eskubideen eremu honetan”. Aipatu ditu berdintasuna lortzea helburu zuen Lehenengo Plana eta gaurkoan hamarkada betetzen duen zerbitzu eta baliabidea. Totorikaren esanetan bi gako izan dira hartutako erabakiak positiboak izateko; “lehena, ausartzea alor honetan lan egitera beharrezkoa genuelako eta horretan guztiok elkarrekin jardun izatea, zeregina gizarte guztiarena baitugu”. Hizketaldiari amaiera eman dio bertaratutakoei lanean adorez eta ilusioz aurrera jarraitzeko, oraindik orain asko baitago egiteko”.
Alorreko zinegotziak, Natividad Alonso ‘Tachik’ bestalde, “orain urte batzuk atzera berdintasuna utopia ematen zuela gogora ekarri eta bere poza agertu du azpiegitura honen hamarkada ospatu ahal izateagatik gaurkoan, hau altxatzen eta garatzen bildutako askok lagundu zenutelarik” gehitu du. Eskerrak eman dizkie bereziki Topagunea edukiz betetzen eta bere helburuak lortzen lagundu duten guztiei, aipatuz, besteak beste, herriko osasun zentroa, tratu txarrak jaso dituzten emakumeak babesten dituzten Udaltzaingo eta Ertzaintzako kideei, Kontseiluko kideei, Zipriztintzenekoei, bertako langile eta profesionalei, Eudeli, Emakumearen foru behatokiari eta abar…Amaitzeko zorte on opa izan dio Ondarroako alkateari, bihar inauguratuko baitute herriko emakumearen Etxea.
Jarraian, Izarraitz antzerki taldeko bi kidek Virginia Wolf idazlaren biografia eta hark idatzitako liburu bateko pasarte eta hausnarketak irakurri dituzte. Ekitaldiari amaiera eman zaio hamar urteak laburbiltzen dituen ikus-entzunezkoaren proiekzioarekin eta berdintasunaren aldeko toparekin.
Lotutako albisteak

Udaleko Berdintasun Sailak Santixauen diagnostikoa egiteko inkesta jarri du abian maiatzaren 17a arte

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko

Ostiraleko 18:00etan, Lobiano Kulturgunean Zehar Errefuxiatuekin elkartearen "Entretejidas" proiektuaren baitan