Izarra Centre Udalsare21eko Batzorde Teknikoko XLI. bileraren egoitza
Udalsarea 21ek bere Batzorde Teknikoaren berrogeita bat garren bilera egiten dihardu gaur gure herrian. Batzordea Izarra Centre eraikinera etorri da eta bertara hirurogeita hamar bat lagun bildu dira martxoaren 7ko ostegun honetan. Gure herria jardunaldiaren egoitza da. Bilerari hasiera emango zaio 9:30etan eta amaiera arratsaldeko 16:30etan, egingo da, gutxi gorabehera. Batzorde teknikoa sarea osatzen duten udalerrietako teknikariez osatzen den lan taldea da, zeina aldizkatasunez eta kiden herri batean txandaka biltzen den.
Herriko alkateak jardunaldia eta bilera ireki du goizean. Carlos Totorikak ongi etorria eman die bertaraturiko guztiei eta gure herrian modernatu eta aurrera egiteko jarraitu dugun zeharkako estrategiaz hitz egin die. Totorikak azken urteotan izan ditugun erronka eta mugarriei errepasoa egin die, jasangarritasunaren irizpidea garapen eta kudeaketaren barne izan dela azpimarratuz. Alkateak esandakoa hitz egin duen ordu erdian segidan uzten dizuegu, entzungai den mp3 formatuan gure Ivox kanalari esker, artxibategia behera ekartzeko aukera eta guzti.
Jardunaldiari amaiera emateko, bertaratutakoek Izarra Centre ezagutzeko bisita gidatua izanen dute.
Udalsarea 21 –Jasangarritasunerako udalerrien Euskal sareak- Euskadiko udalerrietako Toki 21Agendak koordinatzen eta jarduera planen exekuzioa bultzatzen duen foroa da.
Udalsarea 21 198 udalerrik osatzen dute, beraiek direlarik benetako protagonista. Eta beraiekin batera daude Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza saila, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila, Osasun eta Kontsumo saila, Ihobe Sozietate Publikoa, eta Uraren Euskal Agentzia (URA). Erakundeen arteko lankidetza elementu gakoa da sarea aurrera egiten jarraitzeko eta ildo beretik joateko, Euskal herriko udalerri guztiek garapen jasangarria jasan dezagun.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena