Yuzz Ermua programaren barneko adituen hitzaldiak jendaurrekoak eta irekiak izango martxoan
Yuzz Ermua programaren baitan hilero hainbat aditu etortzen zaizkigu gurera zeinahi sektoreko baina batez ere oinarri teknologikoa duten enpresak abian jartzearen inguruan eman beharreko pausoei buruz beren ezagutza eta esperientziaren berri ematera. Yuzz Banesto Fundazioak bultzatutako programa da. Martxoan Izarra Centren egiten ditugun hitzaldi eta bilera horiek irekiak izango dira nahi duten pertsona ororentzat.
Gaiak oso anitzak dira; adibidez; MK 2.0., onlineko salmenta kanalak nola garatu, sormena arloan berrikuntza nola aplikatu, saltzen hazi, couching-a krisialdi garaian, negozio berriaren ideia nola aurkeztu, eta abar. Hilabete honetako bi hitzaldiak ondorengoak izango dira:
- Martxoaren 18an, astelehena, 17:00tatik 19:00etara, Ricard Huguet, “Ekitea, jada, saltzea da”. Segurtasunez saltzeko 10 puntu nagusiak zeintzu diren azalduko ditu.
- Martxoaren 21ean, osteguna,18:00tik 20:00etara, Jose Luis Zambade, “Legearen ikuspuntuak, enpresa jarduerari ekiteko”. Oinarrizko informazioa emango du: legari dagozkion gaiak, sozietate mugatuak nola jartzen dira abian, anonimoak, eta abar, kapitalizazioa eta finantziaziori buruzko informazioa ere tratatuko da hitzaldian.
Interesdunek bi aukera dituzte izena emateko eta parte hartzeko: e-posta bidez nizaguirre@udalermua.net gutunontzira idatziz martxoaren 11a baino lehen edo modu anonimoan Doodlean inskribatzea.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena