Aktibatu + programan parte hartu, Anima zaitez!

08.03.13
Ingurumena

  • Etxeko gastuen %20 aurreztu nahi duzu?
  • Ingurumena babestea garrantzitsua dela uste duzu?
  • Bizikleta edo iPad bat irabazteko zozketan parte hartzea gustatu litzaizuke?

Ermuko Udaletik Aktibatu + programan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Aktibatu +, GAP (Global Action Plan) erakundearen eskutik dator eta Bizkaiko Foru Aldundia, Bilbao-Bizkaia Ur Patzuergoa, Energiaren Euskal Erakundea (EEE), GARBIKER eta Eroski Taldea erakundeek sustatzen dute.

Zer eskaintzen du Aktibatu + programak?

Era erraz eta praktiko batean energiaren, uraren, erosketen eta mugikortasunaren arloan dituzuen ohiturak aztertzea eta hobetzeko gomendioak jasotzea. Honela, hauek martxan jarriz gero:

  • etxeko gastuetan %20rainoko aurrezpena lortu dezakezu,,
  • ingurumena babestu eta zure herriko bizi-kalitatea hobetu
  • eta azkenik, programa bukatzen baduzu, zozketa berezi batean sartuz, sari ederrak irabazteko aukera izango duzu: bizikletak, txangoak, ostatu liluragarriak, iPad-ak…

Nola parte hartu?

Izena eman Aktibate + web plataforman.

Posta elektronikoz, zuen ohiturak aztertzeko galdetegiak jasoko dituzu.

Galdetegiak bete eta programak eskaintzen dizkizun ekintzak praktikan jarri. Azkenik, ingurumenean sortu dituzun hobekuntzak kalkulatu ahal izango dituzu.

Ez galdu aukera hau!

Programa Bizkaiko Lurralde Historikoko hainbat toki eta eskualdeetan zehar ibiliko da eta aurtengo edizioan Amorebieta-Etxano, Debabarrenako (Ermua eta Mallabia) eta Durangaldeko udalerrietan burutuko da. Beraz, ez galdu aukera hau, ingurumenak eskertuko dizu, eta baita Bizkaiak eta planeta osoak ere. Gainera, etxeko aurrekontua hobetuko duzu eta programa amaitzen duzunean, sari interesgarriak irabazteko aukera izango duzu.

Lotutako albisteak

Imagen
10.12.25
Santa Ana auzoan gauzaturiko "Energia Eguna" jarduerak saria merezi izan du

5.000 eta 20.000 biztanleko udalerrien artean ekimenik onenarena jaso du
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da