Hizkuntz transmisioaren garrantziaz hausnarketa egingo Berbetan jardunaldien barne
2013ko ‘Berbetan’ jardunaldiek bere bidea aurrera jarraituko dute biharko egunean. Egitarauan aurreikusitakoari jarraiki bihar, Berbalagun programaren koordinadore JuanMi Bravok guraso-lagun taldearekin solasaldia egingo du. Solasaldian beraien esperientziak kontatze aldera, zalantzak argitu, taldea indartzeko. Saioa gazteleraz izango da. Arratsaldeko 14:45ean hasiko da eta 16:00 aldera bukatu. Lobianon elkartuko dira. Jarduera eta hitzaldia zabalik eta doakoa da nahi duen guztiarentzat.
Azkenik, martxoak 13an, Kike Amonarriz, XXI. Mendeko euskara, nola aldatu diren gauzak kamarada! hitzaldia eskainiko digu. Arratsaldeko 19:00etan Lobianon. Bertan euskañola eta gazteen erabilera ere ikusiko dira. Gazteak erakarri nahi ditugu hitzaldi honetara.
Gogoeta eta iritzi trukaketarako aukera ematen duten Berbetan jardunaldiak Euskal Birusa euskara elkarteak, Eskolabarri ikastetxeak, Ongarai eskolak, Kaltxango AEK euskaltegiak, Anaitasuna Ikastolak eta Udal euskaltegiaren arteko elkarlanaren ondorioa da eta Euskara zerbitzuaren babesa du.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko