José Mercék kantaldia emango du Ermua Antzokian bere urtebetetze egunean, apirilaren 19an
José Mercé flamenkoko kantaore ezagunak kantaldia emango du Ermua Antzokian apirilaren 19ko ostiral gaueko 22:15etan. Jerez de la Fronteran jaiotakoak datorren hilabeteko programazioa osatuko eta Raimundo Amador ordezkatuko du, azken honek bertan behera utzi berri baitu hitzartutakoa, Antzokiko zuzendaritza ez delarik izan gertakizunaren erantzule. Sarrerak 15 euro balio dute eta bihar bertan –martxoaren 13an- hasiko da aldez aurreko salmenta goizeko 9etatik aurrera. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskuratu ahal izango dira: astegunetan goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean Lobiano Kultur Gunean bertan, BBKren orotariko kutxazainetan edo online www.bbk.es erakundearen webgunean.
José Mercé izen artistikoa da, haren ponte izen eta abizenak José Soto Soto baitira. Kantaore ezaguna Jerez de la Fronteran jaio zen, Santiago auzoan, 1955eko apirilaren 19an, hortaz kantaldia bere urtebetetze egunean emango du. Kantaore ijitoen familia eta saga luzeko da kide; Paco de la Luz zenaren biloba eta Manuel Soto ‘Sordera’ren iloba. Umetan Jerezeko Merced Basilikaren eskolanian kantatu zuen, bere izen artistikoaren jatorria hori delarik. Hamahiru urterekin Madrilera joan zen bere lehen diskoa grabatzera Manolo Sanlúcar gitarra jolearekin batera.
Hainbat urtetan eskenatokietatik erretiratuta egon zen bere semea hil ondoren. Vicente Amigok ekoiztutako ‘Del amanecer…’ diskoarekin itzuli zen orain urte batzuk. Madrileko Teatro Real delakoan emanaldia eskaini zuen lehen ijitoa izan zen, horrek bultzada eman ziolarik musikaren munduan eta are ezagunago egiten lagundu zion. Harrez geroztik flamenkoan berrikuntzak egitera ausartu da, flamenkoa bluesa edo martinete balkanikoaz ustartuz eta Alejandro Sanz bezalako kantariarekin kantatuaz. Miloi batetik gora disko saldu ditu. Kaleratu duen azken diskoak ‘Mi única llave’ titulua du eta Javier Limonek ekoiztu zuen. Lana 2012ko urriaren 16an aurkeztu zen. Kantaria egindako lanaz ‘harro dago eta bere hitzetan jasota “disko flamenkoa da, baina gauden XXI. mendekoa. Serioa, irmo eta sakona” dela dio.
Lotutako albisteak

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu