UKEk Aste Santuko kirol koloniak antolatu ditu 6 urtetik 13ra bitarteko haurrentzat

14.03.13
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak (UKEk) beste behin antolatu ditu Aste Santuko Kirol Koloniak aisialdiko kirol programa, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutikoentzat. Koloniak apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean gauzatuko dira, goizeko ordutegian. Programak, kirola egitea sustatzeaz gain, opor garaian familia eta lana uztartzen lagundu nahi du. Erakundeak aurtengo edizio berrian 80 plaza eskainiko ditu, iazko kopuru Berbera, bertan burutzen diren joko eta jolas mordoa izanik bere erakargarritasuna. Abonatu diren pertsonek 27,45 euro ordaindu beharko dituzte lau egunetan parte hartzeko, eta abonatuak ez direnek, ordea, 39,50 euro.

Jardueran interesa duen orok hilaren 13ko asteazkenetik aurrera, izena eman ahal izango dute, goizeko 08:00etatik aurrera, M. A. Blanco Udal Kiroldegiko harrera- eta informazio-gunean. Izen-emate epea martxoaren 26ko asteartean itxikoa da. Eskaintza 80 pertsonentzako zabalik dago. Koloniak martxan jartzeko gutxienez 30 parte hartzaile dira beharrezkoak.

Kolonia hauek urteko sasoi honetan sortarazten den eskariari bidea ematea dute xede, eskolako opor garaian herri mailako jarduera eskaintza aberastea ahalbidetzen duelarik. Programa hau euskaraz egingo da, apirilaren 2, 3, 4 eta 5ean, goizeko ordutegian, 09:30etik 13:30etara bitartean. Neska-mutilen irteerako ordutegia bere horretan mantentzen da, hots, eguerdiko 13:30etan, familia eta lana hobeto uztartu ahal izateko.

Argibide guztiak UKEren webgune berrian, aurreikusitako programaren zehetasunak barne.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira