Herriko laugarren duatloiak Euskadiko Txapleketarako balioko du eta datorren astean korrituko
Ermuko Ostots Triatloi Kirol Kluba herriko laugarren duatloi proba antolatu du, martxoaren 23ko larunbaterako. Proba bikoitzaz gozatzeko aukera izanen dugu: goizean duatloi txikian parte hartuko duten benjamin, alebin eta infantilekin eta arratsaldez, kirolari helduekin. Bigarren horretan, antolatzaileek ehundaka parte hartzaile baino gehiago biltzea espero dute. Ostots taldeak duatloi proba konbinatua antolatu du, martxoaren 23an jokatuko dena, arratsaldeko 5etatik aurrera. Ostotsek antolakuntzan gure Udalaren, UKEren, Triatloi federazioaren laguntza du. Proba hori Euskadiko txapelketaren barne txertatuko eta horretarako baliagarri izanen da. Probak oinez eta bizikletaz gaineko lasterketak uztartuko ditu. Kirolariek oinez eta bi zatitan guztira 5 kilometro bete beharko dituzte, aldiz, bizikleta gainean 20 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, amaitu aurretik beste 2,5 kilometro korrituz. Probari hasiera emango zaio arratsaldeko bostetan. Trantsizio gunea Orbe Kardinalaren plazan egongo da.
Duatloi honetan triatloi lizentzia indarrean dutenek pertsonek bakarrik korritu ahal izango dute federaturik ez dauden pertsonen izen-emateak ez baitira onartuko. Izen-emateak Euskadiko Triatloi Federazioaren webgunearen bidez egin behar dira. Izen-emateak 23 euro balio du eta gehienez ere 240 kirolari onartuko dira. Antolatzaileek ia 2000 euro banatuko dituzte saritan. Eta kirol materiala eta opariak zozketatuko proba amaitzen duten guztien artean.
Probari buruzko edozein motatako informazio edo argibiderik behar izanez gero, interesatuek 653 733 616 (Naike) eta 664 365 028 (Koldo, arratsaldez) telefonoetara deitu dezakete izen-ematea zabalik dagoen egunetan.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da