Trenbidea bikoizteko, geltoki berria altxatzeko eta ibilbidearen zati berria egiteko lanak ‘birprogramatzea’ erabaki du Eusko Jaurlaritzak

21.03.13
Erakundea

Eusko Trenbide Sareak erakunde publikoak Ermuan trenbidea bikoizteko, geltoki berria altxatzeko eta trenak gipuzkoa Etorbideko etxebizitzen atzeko aldetik pasa ez zedin ibilbidearen zati berria egiteko exekutatzen ari zituen lanak ‘birprogramatzea’ erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Erabakiaren arrazoia diru-sarreren eta Euskadiko Administrazioak fiskalki biltzen ari den diru kopurua gutxitu izana da, jaitsierak kudeaketa baldintzatzeraino eta azpiegitura ezberdinen proiektuak eta inbertsioak birplanteatzeraino. Izan ere, egoerak Euskadirako Aurrekontu Orokorraren zirriborroan ere isla izan du, Urkulluren kabineteak “enplegu publikoa eta gastu soziala defendatzeari lehentasuna emate erabaki baitu”.

Birprogramatzeak azaroaz geroztik exekutatzen ari ziren lanak dauden horretan uztea eta atzeratzea suposatuko du, Carlos Totorika alkateak aditzera eman duenez. Azpiegitura horren obra zibilaren exekuzio lanak egiteko epea 30 hilabetekoa zen, eta horietan 24,4 milioi euro inbertituko behar zirelarik. Herriko alkatea eta ETSko Zuzendari orokorra den Rafael Sarria astelehenean bildu ziren, erabakiaz eta horrez ekarriko dizkigun ondorioz mintzatzeko. “Obren exekuzioa oraindik zehaztu gabe dagoen epe batean atzeratuko da, epe hori ekonomiaren berpizteaz eta diru-bilketaren garapenenaren pentzutan egongo delarik” alkatean azaldu duenez. Bilera horretan ere parte hartu zuten Eraikuntzako zuzendari, Patxi Bordek, eta Obrako zuzendari, J. Mª. Izquierdok, hirigintzako zinegotzi, Félix Prolek, eta alorreko arduradun tekniko, David Henaresek. Totorika alkateak batzarrean hitz egindakoaren eta xehetasunen berri eman die Udalbatzar kideei, asteazken goizero izaten duten batzordean.

Ez dago parelolatasunik trenbideko obrak ''Birprogramatzea'' edo aldi batez atzeratzeako erakiaren, eta saihesbidea bertan behera uztearen artean

ETSk erabakiaren berri eman dio proiektuaren esleipendun den Tecsa-Campezo-Geotunel Aldi Baterako Enpresa Elkarteari -UTE-ari. ETSk exekuzioa atzeratzeari buruzko akordio batera iritsi nahi du enpresokin elkarren artean sinatutako kontratua baliogabetu edo bertan behera utzi gabe. Alkatea penaturik dago ezusteko “kaltea dakarkiolako Ermuari; atzerapenak eragotzi egingo baitigu Eibarrera joan-etortzeko komunikazio hobe eta maiztasun handiagokoak edukitzea; bihurgunean dagoen geralekua mantentzea geltoki modernoa eta bizi dugun garaikoa eduki ordez”. Nolanahi ere, agintariaren esanetan saihesbidea bertan behera utziz Bizkaiko Foru Aldundiak hartutakoarekin paralelotasunik ez dago, erabakiak eragina negatiboa berbera izan arren. Kasu honetan ez da atzerapenik izango kausa arbitrarioetan oinarrituta eta obrak berrasiko dira irizpide objektiboetan eta dauden diru-sarreretan oinarrituz.

“Geldialdia dela -erantsi du Totorikak- saihesbidearen kasuarekiko kualitatiboki ezberdina. Kokagune desberdinetan dauden azpiegiturak geldiarazteko multzoaren barne kokatzen den erabakiaren ondorio da. Aldundiaren kasuan diru-sarreren jaitsiera egia izanik ere, zeuden diruak beste azpiegitura batzuk egin eta lehenesteko erabili dira. Eta erabaki hori Ermuaren eta ermuarren kaltetan hartu zen, objektiboa izan gabe, guk dugun trafiko eta kamioi kopurua, gure industrien lehiakortasuna eta denbora galerak, besteak beste…Autzaganan edo Bermeon daudenak baino gaixtoagoak” direlako.

Enpresa elkarteak –UTEak- hasitako lanak bukatu, zonaldea errematatu eta obra hasi aurretiko egoeran uzteko agindua jaso du, Izelaieta eta San Antonioko aparkalekua barne daudelarik. Obrei berrekiten zaienean, orain utzitako puntutik helduko zaie.

Jarraian Totorika alkatearen hitzak eta emandako azalpena uzten dizuegu, entzun eta behera ekartzeko aukeraz.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena