Badator 18. Korrika!

18.03.13
Euskara

Badator 18. Korrika! Korrika lasterketa herrikoia Ermura iritsiko da etsi, asteazkenean, arratsaldeko seiak eta hamar minututan, aurreikusitako ordutegia betez gero. Hori dela eta herriko talde eta elkarte ugarik euren laguntza eskaini eta egitarau zabala antolatu da egun horretarako. Jarduerak egun osoan zehar gauzatuko dira.

Anaitasuna Ikastola, Eskolabarri, Ongarai eta Sallabente ikastetxeek Korrika txikia antolatu dute. 15:30etan hasiko dute lasterketa Sallabente ikastetxean eta 16:00etarako plazan elkartuko dira. Ibilbidea onodkoa izanen da; Sallabenten hasi, trenbide azpitik sartu eta Goienkalera irudi dendara artean, bertatik eta ezkerrerantz segiz Seigarren Mendeurrenetik San Pelaiorantz. Eroski aurretik pasa eta Zurich tabernan ezkerrera egingo du lasterketak Diputazio kaletik merkaturen eraikineraino. Puntu horretan Seigarren Mendeurrena hartuko da berriz, Zubiaurretik herriko plazara sartzeko.

Lauretan haur berbena hasiko. Ordu erdi beranduago txokolate-jana eskainiko dute Alargun Elkartekoek. Bostetan musika eskolakoek kalejira musikala ekingo dute. Seiak laurden gutxitan larrain-dantza dantzatuko Txindurrikoekin. Lekukoa iritsi artean itxaron egingo da. Hori pasa ondoren, zazpietan Irulitxak kalejira hasiko du. Iluntzeko zortzi eta erdietan korrika afaria egingo da merkatu plazan. Norberak bere jakiak eraman beharko ditu.

Ondoren, aurreko edizioetan egin den legez, alargunen elkarteak txokolatada prestatu eta eskainiko diete bertaratu diren ume guztientzako. Arratsaldean, berriz, Bertso eskolak antolaturik bertso triki poteoa izango da, 19:30etan Herga tabernatik hasita.

Korrika Mallabitik sartuko da 18:10etan, herria zeharkatu ostean, eta herriko hainbat taldek eskuz esku lekukoa pasa eta gero, Eibarrera joko du, bere ibilbideari jarraituz aurreikusitakoaren arabera

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Euskaraldia’ hastear, ostegunetik hasita hamar egunez

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua
Imagen
09.05.25
Debre Berhan herri Etiopiarreko ordezkariak Ermuan ditugu

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera
Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik