Herriko kirolariei doako azterketa medikoak egiteko izenemateak zabalik
Herriko hamazortzi kirolarik doako azterketa medikoak egin ahal izango dituzte apirilaren 10etik 16ra bitarteko astean. Azterketa horiek posible izango dira, Bizkaiko Foru Aldundiari esker, erakundeak unitate mugikor berezi bat bidaliko baitu zeregin horretara. Azterketak Miguel Angel Blanco udal kiroldegiaren aurrean egingo zaizkie, udal kirol instalazioak erabiltzen dituzten 18 urtetik gorako ohiko kirolariei edota amateurrei. Azterketak apirilaren 10etik 16ra bitartean egingo dira, goizeko 9 eta erdietatik laurak laurden gutxitara bitartean.
Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek aldez aurretik izena eman beharko dute udal kiroldegian. Izena emateko epea martxoaren 18tik 24ra bitartekoa da. Eguneko hainbat azterketa egingo direla aurreikusi da, hortaz hamazortzi lekuok zozketaz esleituko dira, kopuru hori baino interes gehiago izaten bada. Zozketa martxoaren 25ean egingo da, arratsaldeko bederatzietan.
Ekimenaren nondik-norakoak. Informazio guztia UKEren webgunean
- Nori zuzendua: Udalen kirol instalazioak erabili ohi eta 18 urte baino gehiago dituzten kirolzale amateurrak.
- Aldez aurreko izen-ematea: martxoaren 18tik 24ra arte. M.A. Blanco Kiroldegian.
- Zozketa eguna: martxoaren 25ean, goizeko 9:00etan, Kiroldegiko Bulegoetan.
- Kirolarien gehienezko kopurua: 18 pertsona.
Lotutako albisteak
Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne
Ermuak abenduaren 10ean lehen Kirol Gala egingo du eta leloa goiburukoa izango da