EMOEk zailtasun ekonomikoak dituzten familiei elikagai freskoak erosteko erosketa txekeak banatu dizkie

21.03.13
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) zailtasun ekonomikoak dituzten familiei herriko eta elkarteko dendetan elikagai freskoak erosteko erosketa txekeak banatu dizkie. Elkarteak 1.360 euro banatu ditu erosketa-txekeetan, produktuz beteriko otarra zozketatzeko abenduak saldutako errifetatik bildutakoa, hain zuzen ere. Otarra urtarrilaren 6ko Loteria Nazionalaren zenbakiarekin bat zozketatu zuten.

Elkarteak 1.360 euro banatu ditu erosketa-txekeetan, horiek elkarteko dendetan trukatu daitezkeelarik elikagai freskoak erostean (okela, fruta, ortuariak, arrainak, ogia, izozkiak, eta abar…). Zailtasun ekonomikoak dituzten herriko familiek udal Gizarte Ongizate Sailak banatu dizkien erosketa-txekeak erabili ditzakete, orain aste batzuk atzera. EMOEk eta Gizarte Ongizate sailak elkarlanean jardunez, zailtasunak dituzten familiei lagundu nahi diete eguneroko erosketaren barne produktu freskoak eros ditzaten. Izan ere, produktu fresko eta galgarriak ez baitira biltzen Elikagai Bankuaren jardueretan ez eta horrelako gainerako deietan.

EMOE erakunde eta elkarte ezberdinekin koordinatzeko lanean dihardu, bere elkartekideen ahalmenaren barne, Ermuan zailtasun ekonomikoak dituzten familiei laguntzen jarraitzeko helburuaz.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz