Ermuarrek gogotsu agertu ziren 18. Korrika jendetsuan

21.03.13
Euskara

Euskararen aldeko ‘Korrika’ martxaren hamazortzigarren edizioa Ermutik igaro zen atzokoan, izugarrizko jende andaren artean. Edizio oso jendetsua izan zen, herritar piloa kalera atera baitzen korrika egiteko eta lekukoa zeramatzaten ordezkariekin bat egiteko. Eguraldia lagun izan genuen, eguzkitsu, hotz-bero atsegina eta ateri. Eta egokitu zitzaigun orduak ere izaugarri lagundu zuen, herritar gehienak lanpostuetatik eta ikastetxetik at baikinen.

Korrikaren tropela seirak pasatxo inguruan sartu zen gure udalerrian, Mallabiko kideei lekukoa jaso ostean. Karrera gure kaleetan sartu orduko jende ugari bat egin zuen tropelarekin. Jenderik eta korrikalari ikaragarri asko ikusi genituen ibilbide osoan zehar, hirigunera eta erdiko kaleetara mugatu gabe. Asko eta asko izan ziren Gipuzkoako mugara joan zirenak eibartarrei lekukoa emateko. Hamaseigarren edizio honetan euskara ikasleak omendu nahi izan dira, Korrika 18k Eman euskara elkarri dio, horiek egin dute ahaleginagatik.

Ikasleen Korrika txikia ere oso ikusgarri eta kolorestua suertatu zen. Ia mila haur eta gaztek hartu zuten parte, Eskolabarri, Ongarai, Anaitasuna Ikastola eta Sallabente ikastetxeek antolatutako ekitaldian. Martxa Sallabentetik abiatu zen arratsaldeko hiru eta erdietan, hirigunetik ibilbidea egin eta Orbe Kardinalaren plazan amaitzeko. Han dantzaldiaz, txokolate janaz eta Musika Eskolako kalejiraz giro gozo eta atseginean pasatu zutelarik.

Azken edizioan ateratako argazki multzo bat eransten eta uzten dizuegu jarraian.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko