Zubiaurre soilik oinezkoentzako eta trafikorik gabeko kalea izango egun osoan

22.03.13
Hiritarren Segurtasuna

Zubiaurre kalea oinezkoentzat bakarrik izango da astelehenetik aurrera. Kalea ez zaio gehiago trafikoari zabalduko, salbuespen kasuetan eta baimendutakoentzat ez bada: hau da; gaixoentzako, etxez aldaketagatik ondasunak garraiatzeko eta, noski, kultur eta jai ekitaldiak ospatzeko beharrezkoa denean. Neurria 2012an zama-lanetarako guneen inguruan egindako azterketaren, galde-inkesten eta merkatari eta ostalarien elkartearekin egindako bilera eta kontsulten ondoren hartu da. Herritarren Segurtasunerako alorrak informazio kanpaina zabala egin eta txertatu du prozesu horren barne, urtarrileko lau asteetan artikulu bana argitaratuz, azalpen eta zergatiak emanez. Ordutik neurria ontze-prozesuan mantendu da.

Astelehenetik aurrera zamalanak hiriguneko erdialdean zama-lanak egokitu eta kamioi, furgoneta eta banaketarako ibilgailuentzat erreserbatu diren lau lekuetan egin beharko dira, horretarako ezarri den ordutegian –lekuek ordutegi ezberdina izan dezaketenez, adi-. Zama-lanetarako zonaldeak Probaleku, Zubiaurreko hasiera –Hergatik La Brasileña tartera-; Karabixa –Orbe Pertsianak dendaren alboan- eta Goienkalen –Bolintxotik ia Jai tabernara-. Banaketako profesionalek zamalanetarako zonaldeak hogeita hamar minutuz gehienez erabili ahal izango dituzte, errotazioa ziurtatzeko. Gaur goizean zonalde horiek pintatu egin dira, seinale bertikal berri fijoak jarriz eta baita mugitu daitezkeen eta izaera osagarria duten eta denbora batez mantenduko direnak baita ere. Zamalanetarako zonalde horiek libre eta aparkaleku gisa erabili ahal izango dira erreserbaturiko ordutegitik kanpo eta asteburuetan.

Zama-lanetarako guneen errespetuak hiri-trafikoari on egiten dio, bigarren ilaran aparkatzea murriztuz eta horren bitartez Ermuko herritar guztien bizitza-kalitatea hobetuz. Zamalan-gune honetan baimenik gabeko ibilgailu bat aparkatzea arau-hauste larria da eta 200 €ko (berrehun euroko) isunez zigortuta dago Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65,4 d) artikuluan, eta garabiak eramango du gainera. Astelehenetik aurrera eta hurrengo asteetan zehar Udaltzain agenteek zama-lanak egiteko espazioak arreta bereziaz zainduko dituzte. Espazio erreserbak errespetatzen ez dituzten eta araudia urratzen duten gidariak ohartaraziko dituzte lehenengoan. Informazioa eman eta bigarrenetik aurrera, lege betearazteko eta isunak jartzeko agindua izango dute.

Zerikusia duten berriak

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko