Gurutze Frades eta Imanol Larrañaga garaile Ermuko IV Duatloian

25.03.13
Kirolak

Bi garaileek Euskadiko txapela jantzi dute

Gurutze Frades (Mugarra Triatloi Taldea) iurretarrak irabazi zuen larunbat arratsean Ermuko Duatloiaren nesken kategorian 1:12:49ko denbora eginez. Aldiz, gizonezkoetan lehena helmugan eta irabazlea Imanol Larrañaga (Azkoitiko Triatloi Taldea) azkoitiarra izan zen, 1:02:09ko denboraz markatuz kronometroan.

Azken larunbatean Ermuan Ostots Triatloi Kirol Klubak eta Euskadiko Triatloi Federazioak antolatuta, herriko laugarren duatloia jokatu da. Proba, sprint (5km-20km-2’5km) distantzian korritu da eta hiru zati izan ditu. Proba Euskadiko sprint distantziako duatloi txapelketa ere izan da. Bi garaileak, Euskadiko txapeldun suertatu dira.

Taldeka, emakumezkoetan onena Mugarra Triatloi Talde durangarra izan da eta gizonezkoetan, berriz, Debagoienako Antxintxika Triatloi Taldea izan dira onenak.

Lotutako albisteak

Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian