Piropo lehiaketa: helduen saria Pasaia-Donibanera eta gaztetxoena Ermura
... Zure arnasaren beroa, nire azalaren hotzikara gozoa... horixe izan da Euskara Sailak antolatutako VI piropo lehiaketako piroporik onena. Horrela erabaki zuten ostiralean batutako epaimahaikideek, emailez, postaz, liburutegian zein Ongarai ikastetxean batutako piropo guztien artean 50 urteko Miren Idoia, Pasai Donibanekoa izan da piropo onenaren egilea, hori dela eta Donostiako La Perla zentroan bi lagunendako Gastronomia eta Relax programa osoaz disfrutatu ahalko du. Sari ona maite duen horrekin egoteko.
Txikien kategorian, berriz, saria Ermuan gelditu da, Amaia Arginzoniz kategoria horretako piropo onenaren irabazlea izan baita, epaimahaikideen ustez Zure begiradek mundu guztia maitemintzen dute onena izan da guztien artean. Aukeraketa ez da samurra izan eta erabakia hartzeko luzaroan eztabaidan aritu dira. Amaiak herriko establezimenduan trukatzeko 100 eurotako erosketa-txekea eskuratu du.
Honekin seigarren edizioa amaitutzat eman du Euskara Sailak, sei urte hauetan piropo ugari jaso dira, edonoren gustukoak, politak, bikaina eta zoragarriak. Urtez urte bilduma ederra osatu da eta bilduma hori guztiekin konpartitu nahi du Ermuko Udalak, horretarako ondoko lasterbidean urte hauetan zehar jasotako guztien bilduma eskuragarri sareratu du.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko