'Ermua Hiria' izeneko XIX. literatur saria deitu du Kultura zinegotzigoak
Kultura zinegotzigoak, udal liburutegiaren bitartez, ‘Ermua Hiria’ izeneko literatur lehiaketaren XIX. edizioa deitu eta zabaldu du. Oinarri orokorrek diotenaren arabera parte hartzeko bi modalitate daude, lehenengoa narratiba eta bigarrena olerkia. Halaber, horietako bakoitzean beste bi aukera daude, euskaraz nahiz gaztelaniaz parte hartu baitaiteke.
Lehiaketara 1997. urtean edo hori baino lehenago jaiotako autore nazional orok parte hartu ahal izango du. Lehiaketak, 400 euroko sariak banatuko ditu narratiba eta olerkien atalean eta euskaraz nahiz gaztelerazko modalitateetan, hurrenez hurren. Gaia erostimoa izan behar da. Lanak maiatzaren 3ra bitartean aurkez daitezke, udal liburutegira ohiko postaz nahiz biblioteca@udalermua.net helbide elektronikoaren bidez bidaliz edo eskura entregatuz.
Lanak originalak, argitaratu gabeak eta bestelako lehiaketaren batean saritu gabekoak izan beharko dute. Luzeraz, tamaina ondokoa da: olerkiek ez dute ehun bertso baino gehiago izango eta, idazlanek, gehienez ere, DIN A-4 tamainako hamar orrialde edukiko dituzte. Lanen hiru kopia aurkeztuko dira, tarte bikoitzez eta orrialde bakarretik idazmakinan idatzitakoak. Lan bakoitzak titulua izango du eta hari goiburu edo goitizen bat jarriko zaio, inolako datu gehiagorik gabe, autorearen anonimotasuna ziurtatzeko. Autorearen datuak gutun-azal itxi batean sartuko dira, bere izen-abizen; NANaren fotokopia, eta harremanetarako telefono zenbakia jasoz.
Parte hartzaileek kategoria bakoitzeko lan bakarra aurkeztu ahal izango dute
Epaimahaiaren erabakia uztailaren 1ean, arratsaldeko ordu 2etan, ezagutaraziko da. Deialdia eta sariak hutsik utz ditzake epaimahaiak, lanek gutxieneko maila ez dutela uste baitu.
Lanak baloratzerakoan, epaimahaiak ondoko aspektuak hartuko ditu kontutan: gaiaren orijinaltasuna, aberastasun linguistikoa, ortografi zuzena izatea eta argumentuaren koherentzia, besteak beste.
Argibide gehiagorako, ikus liburutegiaren mikrositea eta lehiaketaren atala (aurreko edizioetako lanak eta egileak, eta abar…)
Lotutako albisteak

Liburutegiak familia fundatzaile baten ondorengoek utzitako dokumentazio baliotsua gehitu du

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.